WIKIRIKI ::: 2025 ikerketa- eta sorkuntza-egonaldietarako deialdia

Wikitokitik esperimentazio irekia egiteko deia egiten dugu. Wikiriki 2025 helduda!

Ikerketa eta sorkuntza egonaldien deialdia atera dugu, diziplinaz gaindikoa, eta elkarlanaren hainbat alderdiren eta aurrean ditugun erronken eta trantsizioen ingurukoa.

Ezagutu OINARRIAK!

Eta bidali zure proposamena FORMULARIO hau betez.

Oinarrien laburpena:

  • Proposamenen izaera: WIKIRIKI izaera esperimentaleko eta diziplinarteko proposamenetara zuzenduta dago, edozein formatutan. Proiektu berriak edo dagoeneko martxan dauden proiektuak aurkeztu daitezke, baita Wikitokiren esparruan fase berri bat edo horien zati espezifiko bat gara dezaketenak.
  • Nori zuzenduta daude: Egonaldiak mota guztietako pertsona eta kolektiboei zuzenduta daude (formalak eta informalak), jatorria edozein dela ere, ikerketa, sorkuntza eta/edo sormen aplikatuarekin lotuta badaude.
  • Gaiak: WIKIRIKI elkarlanaren inguruko proposamenetara zuzenduta dago. Proposamenen gaiek nolabaiteko lotura izan behar dute Wikitokiren ikerketa-lerroekin eta interesekin (informazio gehiago izateko irakurri 3.puntua Zeintzuk dira WIKIRIKIren ezaugarri nagusiak?). 
  • Baliabideak: Proiektu bakoitzeko gehienezko aurrekontua: 2.200 € (zergak barne) + Wikitokiko espazioetara sarbidea eta baliabide material zein immaterialak erabiltzeko aukera + egonaldian zehar bidelaguntza eskainiko da. // Guztira 4.400 €-ko aurrekontua, gutxienez 2 proiektu hautatzeko.
  • Epeak: Proposamenak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15etik 30era izango da (biak barne), bigarren dataren 23:59ak arte. Proiektuak 2025eko irailaren 15etik abenduaren 15era bitartean garatuko dira.
  • Zalantzarik? Idatzi Isabel Tomás Pérez-i korreo elektroniko bidez helbide honetara: info[arroba]wikitoki.org

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *