Wikitokerren jardunaldiak – Azaroak 2018

Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Fem Tek: Gure burua inbentariatzen eta berriz asmatzen… jolastuz

Puro Bollo: arte eszeniko lesbikoak

TRANSARTE. Elkarlaneko praktika artistikoak

BEGIHANDI #14

“Imajinatu Torrelavegako Parkea”

Industrialdia

Kulturometer txostena: Madrilgo Udalak kulturari zuzendutako gastuaren azterketa

Think Commons #7. Julia Úbeda eta Anna Vergés: datuekin lan egitea administrazioan eta administrazioarekin

7. URBANBAT jaialdia

 

Fem Tek: Gure burua inbentariatzen eta berriz asmatzen… jolastuz

+INFO

Hika Ateneon, Saioa Olmo, Jara Rocha eta Femke Snelting gonbidatuekin

Azaroaren 8an, 19:00etan, Wikitokin.

Fem Tek praktika artistiko garaikideak, feminismoak eta teknologiak biltzen dituen egitaraua da. Saio honetan, Saioa eta Jara materialak, teknikak, sentimenak, afektuak, legatuak eta premiak “adosten” jolastuko dira, agente ezberdinen arteko harremanak jorratuz; agente korporalak edo ez, humanoak edo ez, digitalak edo ez… binarioak ala ez. Jarraian, Jarak eta Fem Tek-ek bisita gidatua eskainiko digute Possible Bodies inbentarioan barrena, XYZ koordenatuetatik abiatuz.

 

Puro Bollo: arte eszeniko lesbikoak

+INFO

Histeria Kolektiboa eta Kancaneo Teatro

Azaroaren 5etik 10era Bilbon

Puro Bollo honetarako espazio/denbora da:

– lesbikoa zer den hausnartzeko, hemen eta orain

– hurbileko eta ez hain hurbileko arte-ekoizpenak partekatzeko

– arte eszenikoak lesbianizatzeari buruz solasteko

– gure eragin eremuetatik jarrerak partekatzeko

– kolektiboaren genealogia historikoan elkar ezagutu eta bat egiteko

– dantzatzeko, barre egiteko, ospatzeko, ikasteko, entzuteko, adierazteko, ideiak berrikusteko…

Indarrak elkar hartzeko espazio/denbora…

 

TRANSARTE. Elkarlaneko praktika artistikoak, teknologia erlazionalak eta performatibitate soziala (Doktore tesiaren defentsa)

Saioa Olmo (UPV/EHUko Arte eta Teknologia Saila)

Azaroaren 16an, 16:30ean, EHUko Leioako Campuseko Liburutegi Nagusiko Batzar Aretoan.

TRANSARTE ikerketaren aurkezpena. TRANSARTE-k elkarlanetik eta parte-hartze prozesuetatik sortutako proiektu artistiko erlazionalak aztertzen ditu, eta baita ere proiektu horiek testuinguruan eraldaketak eta harremanak eragiteko duten ahalmena. Arte-praktikatik eta diskurtso-hausnarketatik abiatzen da, eta arte-kritikaren eta gizarte zientzien arteko bidegurutzean dago.

 

BEGIHANDI #14

+INFO

EIDE

Azaroaren 21ean, 19:00etan, Bilboko Grafit tabernan (Urrutia 1, Indautxu Plaza)

Badator BEGIHANDI #14. Diseinu arloko enpresak eta profesionalak bertatik bertara ezagutzeko aukera Euskadin; beren lan egiteko modua, erreferentziak, inspirazio iturriak… Edizio honetako BEGIHANDI hau DWEEK2018-aren baitan dago, eta HiperDiseinua izango da bere aurtengo gaia. Parte-hartzaileen artean ColaBoraBora izango da. ColaBoraBorak hiper aurrizkia aldatu, eta horren ordez TRANS-a jorratuko du.

 

 

“Imajinatu Torrelavegako Parkea”

+INFO

2 Saio 2018ko azaroan. Torrelavega, Kantabria

“Imajinatu Torrelavegako Parkea” parte-hartze prozesuaren diseinua Torrelavegako jendarteak egin duen goitik beherako hausnarketa kolektiboa da, erdiguneko parkearen esku-hartze integrala, espaziala eta estrategikoa zehazteko asmoz. Horretarako, administrazioaren, herritarren eta auzokideen elkarteen arteko hartu-emanak eragiteko testuinguru egokiak sortzen dira, eta bertan, espazio publikoa diseinatu eta antolatzen da denon artean adostutako beharrak kontuan hartuz.

 

Industrialdia

+INFO

Pezestudio.org Basquetour-entzat (Eusko Jaurlaritza)

Azaroaren 17tik abenduaren 21era. Euskadiko hainbat gunetan.

INDUSTRIALDIA, Basquetour-ek bultzatutako egitasmoa, Euskadin Industria-Turismoa sustatzeko sortu da. Helburu horrekin, Euskal industriaren ondarearen baliabide nagusiak ezagutarazi eta zabaltzen ditu. Pezestudio.org taldeak “EZAGUTU, BIZI eta IRUDIKATU Industria-Turismoa Euskadin” antolatu eta kudeatzen du: jarduera publikoak (bisita gidatuak, zineforumak, hitzaldiak…) Euskadiko gune esanguratsuenetan, bertako ondarea eta historia soziala eta industriala ezagutarazi eta zabaltzeko.

 

Kulturometer txostena: Madrilgo Udalak kulturari zuzendutako gastuaren azterketa

+INFO

Montera34

Datuen arazketa-prozesu luzearen ondoren, Kulturometer-en bigarren itzulia ixten duen amaiera-txostena aurkeztu dugu. Helburua udal administrazioaren gastuaren egitura eta diru-fluxuak modu ulerterrazean azaltzea da.

 

Think Commons #7. Julia Úbeda eta Anna Vergés: datuekin lan egitea administrazioan eta administrazioarekin

+INFO

Montera34

2018ko urriaren 1ean, 18:00etan (UTC+1, Madril). Online.

Think Commons-en zapigarren online saio honetan, datuen kulturari eskainitako sailaren baitan, administrazioan edo administrazioarekin egiten den datuen gaineko lanari helduko diogu. Horretarako, Julia Úbeda eta Anna Vergés izango ditugu gurekin, Amsterdameko Udalean eta Bartzelonako Etxebizitzaren Metropoli-Behatokian izan dituzten bizipenak ezagutzeko. Jarraitu eta parte hartu streaming bitartez.

 

7. URBANBAT jaialdia

+INFO

Urbanbat

AZA 21-25 Bilborock

ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo jaialdiak kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *