TAILLERRA: “Chaabi: arimaren eta komunitatearen erritmoak”
Wikitoki eta African Vibes Dance elkarteak, bere “Gorputzak mugimenduan / Zaintza-habitata” egonaldiaren baitan, doako dantza tailerretan parte hartzera gonbidatzen dute, mugimenduak zaintza eta parte-hartzearen sareak nola sortzen dituen ikertzeko. Bilboko auzokideei zuzendutako tailer ireki hauen bidez, mugimendu partiturak eta mikro errutina kolektiboak sortuko dira.

Artista: Leyla
🗓️ Asteazkena, 2025/11/5, 19:00 – 20: 00
📍 Wikitoki, Harrobi plaza 5, 2.
Helburua: Emakumearen ahalduntzea indartzea eta beste kultura bat ezagutzea bere historia, urratsak eta inprobisazioaren bidez.
Edukiera mugatua 20 emakume* (izen-ematea)
