< Jardueretara itzuli

TAILERRA: “Afrodance: gorputz librea, komunitate bizia”

Wikitoki eta African Vibes Dance elkarteak, bere “Gorputzak mugimenduan / Zaintza-habitata” egonaldiaren baitan, doako dantza tailerretan parte hartzera gonbidatzen dute,  mugimenduak zaintza eta parte-hartzearen sareak nola sortzen dituen ikertzeko. Bilboko auzokideei zuzendutako tailer ireki hauen bidez, mugimendu partiturak eta mikro errutina kolektiboak sortuko dira.

“Afrodance: gorputz librea, komunitate bizia”

Artistak: Abdoul eta Zeng
🗓️ Larunbata, 2025/11/15, 16:00 – 17:30
📍Bilbo Zaharra plaza – Bilbi
Helburua: aniztasuna, erritmo modernoa eta taldearen batasuna ospatzea.
Gaia: Afrikako dantza urbanoa (Afrobeats, amapiano, Coupé-Décalé…)
Ikuspegia: Energia, askatasuna eta autoadierazpena kolektibitatetik.

Sarrera doan

info+