Ko-sorkuntza tailerra, ikuspegi feministarekin
Diseinatzean alborapenak dituzu? Zenbait objektu, produktu, mezu, irudi, prozesu edo zerbitzu diseinatu dituenaren alborapenak identifikatzen dituzu?
Taller vinculado al diseño y a los feminismos, en el que presentaremos un “artefacto”, un juego, que estamos impulsando junto con READ (Red Estatal de Asociaciones de Diseño), desde el grupo de trabajo GEN (Gráficas En Negro).
Modu kolektiboan egingo dugu hausnarketa, gailu ludiko bat testatuz; diseinuaren praktikan begirada feminista eta intersekzionala txertatzea du helburu. Hainbat modutan gure egunerokotasunean presente dauden produktu, zerbitzu, esperientzia edo politika berriak diseinatzean kontzienteki edo inkontzienteki agertzen diren alborapen, rol, estereotipo edo balioen inguruko buru-hausgarria izango da. Proposamen eraldatzailea izango da, diseinuaren sektorerako zein diseinutik beste sektore batzuekin egiten den lanerako (kontsumoa, hirigintza, industria, erakundeak, hezkuntza etab.). Ekitatea, iraunkortasuna edota irisgarritasuna bezalako printzipio etikoei dagokienez kontzientzia eta posizioa hartzea, diseinuaren jardunaren berezko elementu gisa ulertuta. Diseinu anitza nolakoa izango litzatekeen aztertzeko jolasa izango da, gizarte gisa aurrez aurre ditugun zenbait trantsiziori heltzeko.
Jokoa diseinatze-testatze fasean dago eta reGENerando deitzen da. Tailerrean, ideia da pentsatzea zer gako sartzea interesgarria izango litzatekeen eta nola jarri jokoan, diseinua errealitatearen eremu eraldatzailea izan dadin, alborapenak, rolak, estereotipoak eta praktikak aldatuz, diseinatzeko, diseinua agintzeko eta/edo diseinatutakoa erabiltzeko beste modu batzuk imajinatzen lagunduz.
#BBDW24 jarduera
Antolatzailea: ColaBoraBora + READeko GEN Taldea
Laguntzaileak: Wikitoki, EIDE eta Eusko Jaurlaritza