Aurkezpena: Wikiriki 2025 Ikerketa Egonaldien Programaren Emaitzak
Hurrengo ostegunean, abenduaren 11n, 18:30ean, Wikiriki 2025 Ikerketa Egonaldietako Programaren amaiera ospatuko dugu.
Amaiera hau hasiera bat izatea gustatuko litzaiguke, aurkeztu diren proiektuek hazten eta goraka hegan egiten jarrai dezaten izango den hazia.
Wikitokin diru-baliabide gutxiago izan ditugun arren, edizio hau aberatsenetakoa izan da; sorkuntza prozesuko momentu bakoitzaz asko ikasi eta gozatu dugu.
Ekitaldi honetan, Wikitokin egoiliar bezala egon diren bederatzi artisten proposamenak aurkeztuko dira. Guztiek modu esperimentalean lan egin dute, giza harremanak, xamurtasun harremanak eta zaintzak; dantza, diseinua, arkitektura eta poesiaz nahastuz.
Jardunaldian zehar, publikoak aukera izango du, batetik, artistek espazio publikoan beren gorputzak jarriz garatu dituzten ikerketa-prozesuak ezagutzeko, eta bestetik, hain zuzen ere, hirigintzari, migrazioei, pertsonen arteko topaketei eta komunari buruzko gogoeta proposatzen duten bi proposamen berritzaileen emaitzak ikusteko, hain premiazkoa den testuinguru honetan.
Bertaratzen zaretenok egoitza bakoitzaren emaitzak ikusteko, artistekin zuzenean solasteko eta haien sormen-prozesuen xehetasunak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue.
Anima zaitez eta parte hartu! Sarrera doan, lekua bete arte.
Txikientzako jarduera egokia.
PROIEKTUAK
Gorputzak mugimenduan / Zaintza-habitata – African Vibes Dance (2025)
Laborategi performatibo eta komunitarioa, lau tailer ireki, elkarrizketa eta auzokideekin egindako lanaren bidez, mugimendu partiturak eta mikroerrutina kolektiboak sortu ditu. Ekitaldi honetan, haien sorkuntza- eta esperimentazio-prozesua azalduko dute, eta prozesu horren emaitza den performance-a aurkeztuko dute.
Artistak: Abdoul, Leyla, Zeng, Ane, Lorena, Situ, Lucien eta Olfa
Samurtasun urbanoa | Isabel Martín
Hiri-eskubidearen, zaintzaren eta partekatzearen inguruan azterketa eta sorkuntza transdisziplinarra lantzen duen laborategia da, espazio publikoan agertzen diren zaintza eta partekatzeko moduak aztertuz. Proiektuak urbanismoaren eta poesiaren metodoak uztartzen ditu, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan komuna kartografiatu eta kontatzeko. Ekitaldi honetan aurkeztuko da Samurtasun urbanoa kontzepturako hurbilketa-prozesua, sortutako eta probatutako metodologia, baita hiritik pentsatu eta partekatzeko modu berriak proposatzen dituzten mapak eta poemak ere.aurkeztuko dira.
Artista: Isabel
Wikitokik antolatutako eta Bilboko Udaleko kultura arloa finantzatutako jarduera.

