TAILERRA: Deseraikitze Lantegia

15/12/2018 19.00h

Bilbao Historiko (San Francisco 32)

Hauxe da Not a Soho kolektibo egoiliarrak Gau Irekirako duen proposamena”Deseraikitze Lantegia” izeneko jarduera honakoan datza: bertara hurbiltzen direnek dadaema bat, hau da, poema dadaisten metodologia jarraitzen duen poema bat sortzeko aukera izango dute: egunkarietako hitzak eta esaldiak moztu, eta zoriaren esku utziko dira poesia bihur daitezen. Dadaemak Bilbo Zaharraz hitz egiten duten prentsa artikuluekin osatuko dira eta auzoaz eraiki den ideia deseraikitzeko tresnak izango dira. Parte-hartzaileek dadaemak sortzeko behar dituzten material eta tresna guztiak izango dituzte eskura.

Izena emateko orria: https://goo.gl/forms/HIHCIKyTQI4ojyvK2

 

his is Not a SoHo parte-hartze proiektua 2017an jaio zen hiriko gune jakin batzuek, hala nola Bilbo Zaharrak, jasandako eraldaketa prozesuez gogoeta egiteko asmoz. Gure lanean, esperimentazioari eman diogu lehentasuna, izan ere, kulturarekin eta kulturatik lan egiteko orduan, kategoria zorrotzak eta itxiak alde batera uzteko eta hurbileko joera integratzaile eta zabalagoak erabiltzeko aukera ematen digute. Gaur eguneko hiriaz eta espazio publikoaz egiten dugun azterketa ikerketa ludikoan oinarritzen da; partaide bakoitzaren ikuspuntuak biltzen dira eta bata bestearengandik ikasten ari gara etengabe.

Lotura interesgarriak 

Posta elektronikoa: notasoho@gmail.com
Webgunerako lotura: notasoho.tumblr.com
Sare sozialak: Instagram; Facebook

 

 

Zer da Gau Irekia?

San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako lokal eta kaleetan gauzatzen diren jarduera sozial eta kulturalez betetako iluntze-gaua. Sarean elkarteak antolatzen duen ekitaldi nagusia, zeinean era guztietako kolektibo eta pertsonek parte hartzen duten, euren jarduera sortuz, nahiz jarduerez gozatuz.

+INFO

Not a Soho Gau Irekia-n

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *