Ekintzaren informazioa
Zer: Urriaren 5ean (ostirala), 6. Elkartrukerako Sarearen Topaketa: Cuerpos en movimiento
Lekua: Toki ezberdinetan
Ordua: 13:00
Hasiera data: 05/Oct/2018
Bukaera data: 05/Oct/2018
Ekintza mota: ,
Antolatzailea: Wikitoki

Datorren ostiralean, urriaren 5ean, 13.etik aurrera, 6. Elkartrukerako Sararen Topaketa ospatuko dugu. Jai-giroko ekitaldia izango da, gorputza eta mugimenduaren inguruan zentratua, elkarrekin egoteko poza ospatu nahi dugulako.

Elkartrukerako Sarea 2015ean jaio zen Wikitokin Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako agente kultural eta sozialen arteko laguntza eta elkarlana sustatzeko. Sarearen helburua proiektu honetan parte hartzen duten agenteen artean baliabideak (espazioak, tresna fisikoak edo jakintza) trukatzea da

Topaketak aldizkakoak dira eta helburu nagusi batekin proposatzen ditugu: auzoko erakunde eta kolektiboak elkarrekin egoteko espazio bat sortzeko, guztion artean ezagutzeko eta harremanak indartzeko. Horrela, goiko auzoko ekosistema soziokulturala kohesionatzeko, aberasteko eta indartzeko lagundu nahi dugu. Bestalde, topaketak proiektu eta erakundeen arteko kolaborazioak sortzeko aukera bat dira.

Urriaren 5ean egingo dugun topaketa formatu interesgarria berreskuratzen du, beste edizioetan arriskua izan duelako eta sareko agenteek eskatu dutelako. Sareko espazio batzuetatik egingo dugu ibilbide bat, eta espazio bakoitzean arduradunek bere lana azalduko digute eta ekintza desberdinak eta sorpresak izango ditugu.

Ibilbidea ondokoa izango da:

13.00etan. Bilborock

13.45ean. Museo de Reproducciones

14.15etan. Nevipen

15.00etan. Dantzaka

15.30etan. Harrobia

Bukatzeko, bazkari kolektiboa izango dugu, DJ Mikel platerretan.

Etortzera animatuko zara?

Etortzekotan, espazioa eta otordua antolatzeko, baieztatu mesedez e-mail honetara: redintercambio@wikitoki.org

Bertan itxaroten zaituztegu!

Urriaren 5ean (ostirala), 6. Elkartrukerako Sarearen Topaketa: Cuerpos en movimiento

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *