RIEk (Espazioak Trukatzeko Sareak) Sarean-ekin, Aldauri Fundazioarekin eta beste zenbait eragilekin lan egiten du

Aurten, RIE Espazioak Trukatzeko Saretik, proiektuak laguntzen dituen elkarlanetatik harantz joan nahi dugu.

Gizarte zibilaren eta eragileen arteko elkarlan-sareak sortzen lan garrantzitsua egiten duten zenbait erakundekin hibridatzeko eta haiengana gerturatzeko asmoarekin, RIEtik Aldauri Fundaziora gerturatu gara Denbora Bankuarekin lan egiteko aukerak baloratzeko.

Gainera, aro berri hau partekatu nahi izan dugu Sarean elkartearekin, kultura ekintzaileen sarea zein artisten eta espazioen arteko lankidetza-sareak kudeatzen dituen, besteak beste Gau Irekiaren egitarauan zehar. Horregatik guztiagatik eta ondorengo hilabeteetan zehar, Sarean-eko Marina Urrutikoetxea, proiektu honetan kolaboratzen
arituko da.

Horretarako guztirako, Sarean burutzen dagoen lehenengo egitekoetako bat da eragileekin harremana berreskuratzea, haiekin elkartzea ezagutzeko euren beharrak zeintzuk diren eta gogoratzeko zeintzuk diren sarearen aukerak eta tresnak. Baita agenteak lagundu proiektuaren sare sozialen bidez euren ekintzen eta gaitasunen berri eman dezaten.

Aurten jarraituko dugu, nola ez, topaketak antolatzen, elkartzeko eta elkarrekin proiektuari buruz mintzatzeko eta hausnartzeko.

RIEren hurrengo topaketan, maiatzaren 24an 19:00etan izango dena Wikitokin, Aldauri Denbora Bankuarekin izango dugun lankidetza aro berriaren hasiera partekatuko dugu. Gurekin batera egon dadin Barakaldoko Udala gonbidatu dugu, Euskadiko Denbora Bankuen esperientzia finkatuenetako bat kudeatzen eta sustatzen duena. Laster Sarearen V. Topaketaren berri emango dizuegu.

Proiektuaren 4. aldi honetan, Wikitokiko instalazioetatik, Sarean-ekin eta RIEra batu nahi zareten gainerako erakunde/pertsonekin bat, lanean jarraituko dugu proiektua bultzatzeko eta hobetzeko, uste baitugu geure hiru auzoetako pertsonen eta erakundeen benetako beharrak antzemateko tresna baliagarria dela oso; hortaz, sarean interesa baduzu, animatu zaitez eta posta elektronikoaren zerrenda harpidetzera edo geurekin harremanetan jarri redintercambio@wikitoki.org eta bidali hobetzeko edozein iradokizun.

Laster berri gehiago izango dituzue… oraingoz, Sarean-ek argitaratutako posta irakurri dezakezue Sarean “Una excusa para conocernos más y mejor y colaborar” baita geure sareei arreta jarri ere #RIEBilbao

Red de Intercambio: una excusa para conocernos y colaborar

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Zer da RIE?
Sarea, ondo dakizuenez Wikitokitik 2015ean jaio zena Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan pertsonen artean (agenteen, irabazi asmoak dituzten zein irabazi asmorik gabeko erakunde publikoen/pribatuen eta norbanakoen) baliabideak eta espazioak partekatzeko proposamen gisa.

Sareak badauka:

  • weba
  • posta-taldea redintercambio@googlegroups.com
  • sare sozialak #RIEBilbao
  • paperezko zein online gida
  • mapa

lurralde aberats eta konplexu honetan dauden askotariko eragileen (elkarte kulturalen, proiektu sozialen, artisauen, artisten…) arteko lana sustatzeko.

Momentuz, sarearen jarduera-arloa hiru auzo horiek dira, baina, agian, geroago, hiriaren bestearlo batzuetara heda daiteke baita beste lurraldetara ere.

[Berehala, beste post baten bitartez, Munichen —Alemanian— egon ginenean, RIE proiektuan Europako zenbait laborategik agertu zuten interesa Hans Sauer Awardsen barne (2018ko martxoaren 8tik 11ra)].

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *