LEUN, Wikitokiko Egonaldi Esperimentala irabazitako proposamena: Bruno Ibáñez Lozano – Esperimentazio aldia: 2018ko otsaila – ekaina

Brunok ez du denbora gehiegi ematen jesarrita. Ikasteko, mugitzeko eta maitatzeko gure esku dagoen guztia egiteko gomendatzen digun horietakoa da.

Hamabost urte baino gehiago eman ditu hainbat ekintza kolektibotan parte hartzen, eta honela adierazten digu:

“nire zauriak eta orbainak horren ondorio dira”.

Azken hamar urteotan zaintzaren inguruan esperimentatu du, elikaduratik abiatuz (beganismoa, makrobiotika, ayurveda, higienismoa) eta naturara hurbilduz. Eta honako ondorioa atera du: konexio horri esker, bere barne bizitza orekatu egin dela.

Ondoren, azken sei urteotan zaintzaren inguruan bizi izan da, teknika fisikoetatik eta arnas eta meditazio teknitekatik (yoga) abiatuz. Eta teknika horiek pertsonaren barne-orekari laguntzen diotela konturatu da.

Urtebete baino gehiago eman du hainbat masaje-teknika (kiromasajea, ayurvedikoa eta thailandiarra) ikasten, eta bere iritziz, minak desblokeatzen laguntzen dute (min horiek askotan erro emozionala dute).

Wikitokiren egonaldi honetarako Brunok zenbait fase proposatzen ditu:

Lehenengoa: Barne-zaintza. Bizitzeko artea.

WikiTokiko komunitateari, nahi dutenei, honakoa irakastea:

  • meditazio-teknikak
  • arnasketa
  • yoga eskolak
  • errezetak / sukaldeko teknikak
  • masajeak ematen

Gorputza izatea, bizitza eta artelana izatea.

Artea egunerokotasunera zabaltzea.

Halako errutinetan trebatzea eta, praktikaren bidez, onuragarriak diren ala ez ondorioztatzea.

Bigarrena: Aldaketa.

Aldi berean, komunikatzeko modu leun eta maitakorrak esperimentatzea.

Adierazteko modu lineal eta gordinetarako dugun joeratik abiatuz, bestelako moduak bilatuko ditu, tresna berdinak erabiliz baina teknika berriak erakutsiz, esaterako:

  • pintzelaren leuntasuna
  • gorputza

Hirugarrena: Ikerketa.

Maitasunetik, gozotasunetik lan egin duten erreferenteei buruzko informazioa bilatzea eta biltzea, eta horiek ikertzea.

Laugarrena: Pieza.

Bizipenetatik abiatuz, materiazko pieza leun eta beroa sortzea. Aldi berean, egonaldian landutakotik abiatuko den istorio bat jasoko du.

Bosgarrena: Entzutea.

Piezak unean bertan gertatutakoa jasoko du, eta prozesu osoan aldatuz joango da, taldearen eta norbanakoen bizipenen aberastasuna jasoz.

Behin egonaldia bukatuta, Brunok hausnartu, eta diagnostiko bat egingo du, aurrera jarraitzeko eta teknika eta metodologia berriak bilatzeko edo diseinatzeko, eta pertsonen eta komunitatearen osasun fisikoa eta mentala orekatuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *