WIKI elkarlanagatik
IRIKI irekitasunagatik
KIKIRIKI dei gisa

Esperimentazio irekia burutzeko deialdia da WIKIRIKI. Egonaldi-deialdi honek batez ere honakoa bilatzen du:

· Pertsonak eta taldeak gonbidatzea modu esperimentalean (aplikatuan zein ez-aplikatuan) jardutera Wikitokiko ikerketa-ildoekin edo elkarlanaren inguruko arazo zehatzekin harremana duten zenbait aspektuei buruz.

· Inguru abegitsua eskaintzea ikerketarako eta sorkuntzarako baldintzak errazten dituena, ezagutzen, baliabideen eta proiektuen ekoizpena eta trukea sustatzen duena; era berean, elkarlanaren inguruko eragileak eta jardunbideak zentzu zabalean azalarazten dituena eta euren balioa nabarmentzen duena.

· Wikitoki komunitatearen harreman-espektroa zabaltzea eta horrela eragile gehiagori ezagutzera ematea, kide eta lankide berriak, esperientzien eta ezagutzen transferentzia, beste arloekiko lotura,… bilatzeko.

2019ko deialdi ireki baten bidez, zeinean 45 proposamen jaso ditugun, Wikitokiko kide aktiboez osatutako komiteak proiektu hauek hautatu ditu:

Invitación, Coletivo Qualquer-en eskutik

Invitaciónek zenbait artisten arteko topaketa proposatzen du “egiten ikastea eta nola ikasi egiten ikastea” leloan oinarritzen diren arte eszenikoetatik datozen metodologiak eta tresnak ikertzeko eta trukatzeko. Invitación, beraz, bideratuta dago artista gonbidatu bakoitzak arte-materialak erabiltzeko moduak partekatzera eta egite artistikoen ikasketa-kate batean sartzera transferentzia- eta jabetze-praktiken bidez.

Luciana Chieregatik (Brasil) eta Ibon Salvadorrek (Euskal Herria) osatzen dute Colectivo Qualquer eta Asociación Artístico Cultural Luciérnagaren barne dago.

Un relato colectivo

Un relato colectivo, Laura Latorreren eta Guillermo Vera Idoateren eskutik

Un relato colectivo Wikitokiko komunitatea, narrazio-praktikaren oinarrien bidez, laguntzeko proposamena da ez fikziozko kontaketa sortzeko, bere antolaketa- eta afektibitate-kultura nolakoa den deskribatzen duena, lekuko jakintzen eta euren gaitasunen arabera.

Laura Latorre Hernando hezitzailea eta narrazio terapeuta da, maitasuna eta harremanak birpentsatzeko tailerrak eskaintzen ditu eta Polifonía Amorosa (Bellaterra, 2017) liburuaren autorea da.

Guillermo Vera Idoate soziologoa da, hiri-espazioaren eta hirirako eskubidearen inguruko gaietan interesduna.

Agrohulecologico

Agrohulecológico, Surcos Urbanosen eskutik

Elikadura-burujabetzako lekuko partaidetza-laborategia da Wikitokiko komunitateak eta gertuko inguruak (eragile agroekologikoak, auzokideek, erakundeek) janaria erabil dezaten euren errealitate gertua aldatzeko palanka giza; euren kontsumo-ohiturak arduratsuagoak izan daitezen eta justizia sozialeko eta errespetuko irizpideak izan ditzaten ekosistemen neurri biofisikoei dagokienez.

Surcos Urbanos zenbat alderdietako adituez osatutako kolektibo profesionala da, ekohirigintzan eta partaidetzan aritzen dena.

Carta Ciana, Flora Pozzobonen, Miguel Virizuelaren eta Abi Cárdenasen eskutik

Carta Ciana ikerketa kokatuko proposamena da, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoengan bota diren ezarritako jakintzen atzean ezkutatzen den ehun sentikorra zianotipoetan erakusteko asmoa du. Boterearen kartografia, kartografia sentikorra eta errebelatu zianotipioa zeharkatzen gaituzten konplexutasunak irudikatzen saiatzeko. 

Carta Ciana hiru adimen geldiezinez osatuta dago, jakintzen, kulturen eta istorioen artean garena ulertu nahi dutenak. Gizarte- eta kultura-ikerkuntzaren eta ikusmen-esperimentazioaren artean, puntuak adierazi, kontaketak aintzatetsi eta material sentikorrak ezagutarazi nahi ditugu. Abi Cárdenas Mena, Flora Pozzobon eta Miguel Virizuela gara gu.

Modu laburtuan aurkeztuko ditugu 2016 eta 2018 artean burututako zenbait:

2018

MEMEMAKINA / Mikel Aginagalde

Wikitokiren komunikazio digitaleko hedabideetan eta sare sozialetan euskera sartzeko ahalegina hizkuntza bisualaren, memen ekoizpenaren eta neurrira egin daitezkeen stickerren bidez. Egonaldiaren ondorioz fanzine bat, mememakina bat eta Telegramerako 30 sticker-sorta sortu ziren.

NOT A SOHO / Not a Soho kolektiboa

Bilbo Zaharreko, San Frantsizkoko eta Zabalako sohotizazio eta gentrifikazio prozesuetan arteak dituen aukerei buruzko ikerketa ekintzatik abiatuta. Joera situazionista, dadaista eta testuinguruaren araberakoa duten ekintza ludiko eta performatiboetan oinarritutako prozesua, zeinak besteak beste inguruaren kreazio-esplorazioa egiteko zazpi jokoz osatutako gida didaktikoa sortu zuena.

Bruno suave

SUAVE / Bruno Ibáñez

Urritu, gelditu, beta hartu, gorputza sentitu, erritmoa ulertu, modu leunean funtzionatu. Baldintzatzen eta zapaltzen gaituena deuseztatzen saiatzea, zer eta nola aldatu nahi/ahal dudanari buruz ikertzea, guztien ongizatea bilatzen, gizabanakotik abiatuz, barrutik kanpora. Yoga eskolak, gorputzekoa egiteko bankua, kaxa-beroa, erlaxazio-soinuak.

Arterra

ORGANIZARSE EN COLECTIVO / Arterra

Lan- eta laguntza-prozesua zeinaren bidezSoziokraziaren ezagutarazi Wikitokiren esparruan komunitatearen gobernantza-eredua garatzera begira biltzar bidezkotik adostasun-bidezko erabakiaren printzipioetan, lana zirkuluetan, lotura bikoitzetan,… oinarritutako eredu honetara.

ellas

ELLAS / Savina Lafita Solé eta Ainhoa Resano

Ikerketa-prozesu parte-hartzailea Bilboko Goi Auzoen emakumeen oroimenei buruz. Esplorazio proiektu honek, antropologia eta argazkilaritza nahasten dituenak, bizitza-istorioa ezagutzea eta azalaraztea bilatzen du argazki-fitxategi pribatuen bidez. Proiektua erakusketa, bideo dokumental eta egunkari bat bezala aurkeztu da.

2017

THE TORTIL IS PREST! Euskara  Peru Calabaza

THE TORTIL IS PREST! Euskara maitasunetik, mesedez 😉 / Peru Calabaza Saban

Wikitokiko biztanleek euskararekiko dituzten egoerak eta motibazioak ezagutzetik abiatuta, zenbait ekintza eta gailu proposatu ziren (Cofre EUSKALO!, Berba bazkariak eta Tallereusperimental), hizkuntzen ekologiaren filosofiatik eta konpromiso pertsonal zein kolektiboak onartzetik egunerokotasunean, judiziorik gabe, alderdi ludiko, informaletik euskararen erabilera sustatzeko asmoa dutenak.

A LA CALLE Iñigo Goikoetxea

A LA CALLE / Iñigo Goikoetxea

Auzoaren oroimen kolektiboa sortzea banakako lekukotzen bidez. Bilbo Zaharreko auzokideekin izandako elkarrizketak erretratu marraztua egiten zitzaien bitartean. Wikitoki eta kalean gertatzen dena lotzeko modua. Emaitza; auzoko zenbait lekutan aurkeztu zen horma-irudi kolektiboa.

2016

Abrir cogigo Iker

ABRIR CÓDIGO ORGANIZATIVO / Iker Vázquez Arteche

Wikitoki zer den eta nola dabilen lantzen duen lana. Gailuei buruzko sintesi-, itzulpen- eta diseinu-jarduera, zeinetan Wikitokikoautoantolaketa bermatzen den. Murgilketa komunitatean, bere protokoloetan, antolatzeko eta harremanak izateko moduetan. Kanpo-begirada erabilera-gida eta azalpen-eskemak itzultzeko.

berrea

BERREA / Grupo LoRelacional

Esperimentazio performatibo eta audiobisualeko prozesua teknologia bigunei eta gizakien talde-harremanei buruz, oreinen marrualdiaren behaketa-esperientzia abiapuntu gisa hartzen duena. Proiektua Wikitokin ospatutako marrualdiaren festa batekin amaitu zen.

meme residencias

Sakondu nahi baduzu, esteka hau begiratzea gomendatzen dizugu: http://wikitoki.org/blog/category/egonaldiak/