Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Dardarismoa

Uztailak 2, 20:00etan

La Karpinteria. Gorte 29-31, 4F

Colectivo Qualquer et Camila Téllez

Dardarismoa praktika koreografikoari eta pentsamenduari buruzko argitarapena da. Qualquer Kolektiboak pentsatutako, autokudeatutako eta autoargitaratutako argitalpen independentea: Luciana Chieregati eta Ibon Salvador, Camila Téllezekin bat.

Uztailak 2, eklipse betean,  argitalpenaren bigarren alea aurkeztuko da, koreografiaren eta arte eszenikoen inguruan hausnarketak sortzen eta praktikak zirkulatzen dituzten testuak errazten dituztenak. Maia Villot artistak  Échale la culpa II performatuko du.

Dardarismoa 1. Zenbakia irakurri nahi?

Sarrera librea aforoa bete arte.


Eltzia berotzen. Lankidetza-eraikuntza tailerrak

19/07/04 – 19/07/06, Eltziako eraikinean (Oñati-Gipuzkoa)

Oñatiko udala, Eltziako elkarteak eta Pezestudio

Uztaileko lehenengo asteburuan Eltzia berotzen proiektuaren azkeneko tailerra egingo dugu. Eltziako elkarte desberdinekin egindako sorrera eta diseinua tailerren emaitza da hau. Hasierako tailer horietan topagunearen edertasunak, ugaritasunak eta mugak landu genituen, eta topagunearen elementu bakoitzaren diseinuaren gainean hausnarketa egin genuen.  

Uztaileko tailer honetan Eltziako topagunea berotuko duten altzariak ekoiztuko ditugu. Altzari ekologikoak, erosoak, mugikorrak eta danon artean pentsatuak eraikiko ditugu.


Azkuna Zentroan diseinatzaileentzako topagune berriaren irekiera

2019/07/23

Azkuna Zentroak eta Pez Estudiok antolatua

Pezestudio.org-en lanean gaude Azkuna Zentroko artistentzako eta diseinatzaileentzako topagune berria diseinatzeko era eraikitzeko. Diseinuaren oinarri dira jasangarritasuna, material natural, ekologikoak eta gertutazunekoak. Uztailaren amaieran, gonbidatzen zaituztegu espazio berri honen irekierara gurekin etortzeko, Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako artisten eta diseinatzaileen produktuak erakusteko eta saltzekoa espazioa izango dena.

Wikitokerren jardunaldiak – Uztailak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *