Wikitokik bere antolakuntza-kodea irekitzen jarraitzen du

Visitas Wikitoki Bilbao Bisitak

2019ko urtarriletik ekainera, zazpi talde oso anitzak gerturatu dira gure elkarlaneko ideien laborategira ezagutzera. Bisitak birpazatuko ditugu, DERIVAS proiektuaren kronika zabalagoa barne.

Burdeos Montaigneko Kultura-kudeaketako Masterraren bisita

2019ko urtarrilak 12, larunbata

#Bisitak #AbrirCódigo #Colaboración #GestiónCultural #Intercambio #Conocimiento #Cultura #Burdeos #Europa

Burdeos Montaigneko Kultura-kudeaketako Masterreko ikasleek Bilbo bisitatu zuten in situ ikusteko azken urteotako hiriaren eraldaketa, kultura-testuingurua eta arte- zein museo-dinamikak. Jesús Alonso Carballés Unibertsitateko irakaslearekin bat, 14 ikasle gerturatu ziren Wikitokira kultura arloko berrikuntza proiektuak ezagutzeko, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzotara lotuta daudenak eta laborategi honetatik zein bertan parte hartzen duten erakundeetatik sustatzen dena. 

María Arana, Wikitokiren kide sortzailea eta Urbanbaten koordinatzaileak hartu zuen bisita eta ikasleei azaldu zien Wikitokiko helburuak, egiteko moduak eta auzoarekin dituen loturak, Sarean, Gau Irekia eta Espazioen Elkartrukerako sarea proiektuarekin dituzten loturak barne. Era berean, aukera izan zuten Urbanbatek Bilboko Goi-Auzoetan garatutako hiri-laborategiak eta urtero antolatzen duten gizarte berrikuntza eta hirigintza jaialdia ezagutzeko. Azkenik, ikasleek zein irakasleek aukera izan zuten ideak partekatzeko bertoko inguruaren eraldaketei buruz.

Corporación de Desarrollo Biobioren bisita (Txile)

2019ko martxoak 5, asteartea

#Bisitak #AbrirCódigo #Innovación #Colaboración #Conocimiento #Chile

Corporación de Desarrollo de Biobio Wikitokira gerturatu zen Lead To Change berrikuntza aholkularitzak antolatutako bisita programaren barne. Txileko erakundea eskualde honen berrikuntza- eta sustapen- Ekosistemarentzako Ezagutza Kudeatzeko Eredua diseinatzen dago eta bere ekitaldi-egitarauren barne, Innobasquen (Euskadi) eta ACCIOn (Katalonia) arreta jarriz, Wikitoki proiektua ezagutzeko gogoa zuten. Korporazioak interesa zuen batez ere gure metodologia eta zerbitzuetan elkarlaneko prozesuekin, praktiken komunitateekin eta ezagutza ekartzearekin.

Biobio Corporación erakunde pribatu-publikoa da eta bere helburua da eskualdeko garapenaren ekosistemaren eragileak artikulatzea berrikuntza publikoak, sozialak eta ekonomikoak sortzeko. Bere ekintzak 4 pilare hauetan oinarritzen ditu: 1. Informazioa eta ezagutza kudeatzea (adimen sarea eta balio partekatua); 2. Eraginkortasuna eta gobernua (politika publikoak eta lehiakortasuna); 3. Eraginkortasuna eta negozioak (berrikuntza, eraginkortasuna eta GEK); eta 4. Gaikuntza eta mobilizazio faktoreak (teknologia-, zientzia- eta giza-baliabideak).

Ricardo Antón, Wikitoki eta ColaBoraBoraren kide fundatzaileak Leticia Herane, Corporación Biobio, eta Marcela Araneda, proiektuen koordinatzailea, jaso zituen zer garen eta nola jarduten dugun azaltzeko. Horrela, konturatu ziren bien arteko egiteko moduen artean hainbat kointzidentzia daudela. Bisitariek aukera izan zuten ColaBoraBoraren (KOOPtelen), KARRASKANen (Kultursistemaren) edo Urbanbaten (Haciendo la calle) zenbait proiektu ezagutzeko.

“IntervenciónSocial con mujeres en situación de violencia de género y exclusión social: Módulo Autodefensa, cuidados y buenas prácticas” EDEn Lanbideren Ikastaroaren bisita

2019ko apirilak 4, osteguna

#Bisitak #AbrirCódigo #Intercambio  #ProComún #TecnologíasBlandas #IntervencionSocialFeminista #Autocuidados #Metodologias #Creatividad #mundoivaginario #Bilbao

Ikasleek prestakuntzan jasotzen duten informazioa hobeto barneratu dezaten eta zenbait egiteko moduen praktika eta egunerokotasuna ikus dezaten, Izaskun Zarrandikoetxea ikastaro honen irakasleak bisita bat antolatu zuen Bilboko praktika egokien bi esperientzietara. Wikitokiraeta SAFO Eskolara. Zehazki, Wikitoki hautatu zuten aukera ona zelako ikasleek zuzenean antolakuntzazko eta elkarlaneko zenbait eredu ezagutu ditzaten, baita gizarte berrikuntzako erreferente berriak ere.

Isabel Tomás Wikitokiko hostaksaioa dinamizatu zuen. Saio horretan, ikasturteko 16 ikasleekin bat metodologiei, sormenari, prokomunari, teknologia bigunen, sareak ehuntzeari eta bizitza zentroan jartzeari buruz hausnartu genuen. Saioan, ikasleek aukera izan zuten ikusteko Wikitoki zer den eta nola funtzionatzen duen. Gainera, espaziotik ibili ziren Wikitoki eratzen duten eragile batzuk ezagutzeko:Pezestudio, Urbanbat eta Colaborabora. Azkenik, ikasle bakoitzak bisitatik zeramana partekatu zuen.

Gironako Escoltes Catalans de Cau de Blaneseko 18 gazteen bisita

2019Ko apirilak 16, asteartea

#Bisitak #AbrirCódigo #Colaboración #Intercambio  #ProComún #descobertes #Girona

18Scout Gazteko Wikitoki bisitatu zuten adimena irekitzeko eta euren herrian miniproiektu bat sortzeko asmoarekin.

Modu boluntarioaren aisialdirako hezkuntzan aritzen den AEiG PINYA DE ROSAko, Blanes de Gironako (Katalunia) EAZ bateko 5 begiraletako taldeak Bilbora bidaiatu zuen 13 gazteekin bat, 14 eta 16 urte artekoak.

Wikitokira gerturatu ziren Bilboko erakunde eta proiektuak ikusi nahi zituztelako inspirazio bila. Proiektutan aritzen dira eta gehien interesatzen zaizkien gaiak hauek dira: etxegabeak, intersekziolanitatea eta komunitateko emozioak espresatzeko espazioak. Horretarako, “descobertes” egiten dituzte, Wikitikoki bisita adibidez. Bisitaren asmoa zen ikustea nola funtzionatzen zuen gure laborategia eta gauden auzoaren errealitatea nola burutzen zen.

Isabel Tomás Wikitokiko hostak jaso zituen eta bisitan, Wikitokiko eguneroko eredu praktikoen bidez, saiatu zen ikasleek adimen ireki dezaten elkarlaneko eta gobernantzako antolakuntza modu berrietara. 18 gazteek aukera izan zuten gaur egun dauden eragileak ezagutzeko eta elkarri eragiteko. Pezestudio, Laura de la Transmisora, Urbanbat eta Artaziak. Bisita hunkigarria izan zen eta trukea benetan aberasgarria.

AteneuCooperatiuren (Sabadell) bisita

2019Ko maiatzak 4, larunbata

#Bisitak #AbrirCódigo #Intercambio  #ProComún #ESS #EconomiaSocial #Sabadell

Sabadelleko AteneuCooperatiuko 25 pertsona eta bertoko unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Graduondoko ikasleko taldea Euskal Herirra gerturatu ziren gizarte-ekonomiako zenbait esperientzia ezagutzeko. Bilbon hau bisitatu zuten: Labore, Sarean, Wikitoki eta Consonni.

Gizarte-ekonomiaren eta administraritza publikoaren zenbait erakundek osatzen dute Ateneu Cooperatiu del Vallès Occidental, lurraldeko Gizarte- eta Kooperazio-Ekonomia sustatzeko, indartzeko eta bultzatzeko bildu direnak. Proiektu zabalgoaren zati da, ateneo kooperatiboen sarea, 14 ateneok eta 130 erakunde publikok zein pribatuk osatzen dutena. Lurraldeko gizarte-ekonomiaren antenak eta bozgorailuak dira, sektorearen beharrak eta aukerak antzeman dituzte eta ikasteko, talde-hausnarketarako, elkarlanerako eta giza-eraldaketarako zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Karlos Renedo Wikitokiko eta Hiritik-At kooperatibako kidea egon zen haiekin bisita egiten. Haren bidez ezagutu zuten Wikitoki zer den, nola funtzionatzen duen eta bertan dauden proiektuak.

“DERIVAS. Juntas a la deriva… destronando el empleo para bienvivir” proriektuaren bisita

2019Ko maiatzak 16, osteguna

#Bisitak #AbrirCódigo #Decrecimiento #Intercambio  #ProComún #TecnologíasBlandas#IntervencionSocialFeminista #Cuidados #Bilbao

Derivaseko kideek azaldu ziguten zertan datzan proiektua eta zergatik zuten interesa Wikitokin:

Derivas, Colectiva XXK-ek eta Paz con Dignidad-ek bultzatuta, taldeko ikerkuntza-prestakuntza proiektua da, zeinen helburua den sistema kapitalista heteropatrialkal, neo-kolonialistari eta ingurumena hondatzen duenari alternatibak bilatzea feminismotik. Emakumeen* bizitza zehatzez abiatuta ezagutzak eta proposamenak sortzen dira gainerako parte-hartzaileek eta emakumeek* erabili ditzaten: “beretik abiatzen da, berean ez geratzeko”.

4 hilabetetan bildu eta lotu gaituen gaietako bat izan da lanena. Hasieran, bere definizio zabalean, baina eztabaida aurrera egitean, enpleguan (soldatapeko-ordaindutako lanean) arreta jarriz. Bilera batzuk egin genituen gaur egungo sisteman enpleguari eta lanari buruz dakiguna zein gure bizitzan dituzten ondorioak partekatzeko, baita ez dakiguna baina erresistentzia eraikitzeko garrantzitsutzat hartzen duguna partekatzeko ere.

Taldeak hiru eragile aurkitu zituen enplegua eta gure bizitzak betetzen dituen ekoizpen-logika akabatzeko eta, azkenean, “enplegua tronugabetzeko”.

  • Lanaren denbora askatzea.
  • Norberaren zaintza bizitzaren eta lanaren erdian kokatzea eta desirarekin eta plazerarekin konektatzea.
  • Diruaren menpekotasuna murriztea eta gero eta gehiago taldeka aritzea.

Nabarmendu zen ere estrategiak maila guztietan erabili behar direla, zeinetan bizitza taldeka antolatzen dugun, talde-bizitzaren arlo zabal horretan gure bizitzak antolatu nahi batitugu: ni/gu; gertutasuneko talde-ekonomiako espazioak; komunitate-espazioak; eta publikoa dena.

Hausnarketen ondoren, “deriva” bezala ezagutzen duguna antolatu genuen, hau da, taldeak antolatutako talde-ibilaldia, interesa duten emakumeentzat* irekita dagoena (azkenean 20 batu ginen!). Leku interesgarriak bisitatu nahi genituen bizitza zehatzaren, enpleguaren eta aukeren arteko loturari buruz taldean egindako galderei erantzuteko. Bisitatzeko lekuen artean Wikitoki izan zen finkatutako bat. Haien ahaleginak eta taldeka egiteko modu berriak ezagutu nahi genituen, batez ere ekoizpen-logika hausteko eta zaintzekin lan-kultura berriak entseatzeko zentroan.

Wikitokiko Isak eta Saioak jaso gintuzten eta gurekin batera egon ziren euren filosofia, egiteko moduak, tresnak eta espazioetan aritu ginen bitartean. Aukera izan genuen ere zenbait taldeen eta kolektiboen lana ezagutzeko, Wikitokin euren espazio daukatenak. Etenaldi horren ostean Santurtzira gerturatu ginen interesgarriak ziren beste proiektu eta kolektibo batzuk.

Ibilaldiaren amaieran parte-hartzaileek aukera izan zuten enplegua tronugabetzeko eta ondo bizitzeko ideiak partekatzeko. Ideia batzuk inspirazio zuzena dute Wikitokin eztabaidatu eta pentsatutakoarekin:

  • Nire lana komunitatearentzako lana bihurtzea.
  • Produkzio-logika hausteko desirarekin konektatzea.
  • Talde-bizitza guztion ardura dela onartzea.
  • Gizarte-zentzua ematea geure lanari geure gain gehiegizko ardura hartu gabe.
  • Taldeka egitea eta pentsatzea.
  • Enpleguan zaintza eta beharrak kokatzen joatea: antolatzeko beste modu batzuk.
  • Soziokrazia.
  • Etetea vs. produktibitatea.
  • Ziurgabetasunarekin guztion artean bizitzea.
  • Zoriontasuna proiektua egina ikusteagatik, egiteko hainbat modu…
  • Desira esploratzea.
  • Guía SosteVIDAbilidad, ColaBoraBora, spray doako lanari.
  • Taldeka.
  • Esperientziak partekatzen.
  • Partekatutako espazioetan ere zure espazioa topatzea.

Zehazki, parte-hartzaileetako batek aintzat hartu zuen Wikitokiko ahalegina gauzak ‘beste modu batean’ egiteko. “Euren antolakuntzari buruz zalantza batzuekin geratu nintzen, Wikikraziaren kontua, baina orokorrean aberasgarria izan zen oso”. Espazioa, sormenezko izenak jartzea oso ‘eskerdunak’ ez diren proiektuei ‘gremlinehiztaria” adibidez”.

Madrilgo Juan Carlos III Unibertsitateko Ekoizpen Kulturaleko Masterraren ikasleen bisita

2019Ko maiatzak 31, ostirala

#Bisitak #AbrirCódigo #Colaboración #GestiónCultural #Intercambio #Conocimiento #Cultura #Madrid

Maiatzak 31tik ekainak 2ra, Madrilgo Juan Carlos III Unibertsitateko Ekoizpen Kulturaleko Masterrak ikasketa bidaia antolatu zuen Bilbora. Bertan, zenbait espazio eta ekimen bisitatu zituzten gizarte- eta kultura-berrikuntzarekin lotura dutenak: Wikitoki, BilbaoArte, Guggenheim gizarte- eta kultura-kudeaketa Museoa, Arriaga Antzokia eta ZAWP. Wikitokira 40 ikasle etorri ziren Enrique Villalba, Masterraren zuzendariarekin,Jesús del Brío eta Belen Usero, irakasleekin, etaJulia Cortés idazkariarekin bat.

María Arana, Wikitokiko kide fundatzailea eta Urbanbaten koordinatzaileak, topaketa dinamizatu zuen Wikitokiko helburua eta egiteko moduak azaltzeko, baita Urbanbatekiko balio-transferentzia ere. Urbanbatek, besteak beste, urtero Bilbon ospatzen den hirigintza eta gizarte-berrikuntza buruzko jaialdia bultzatzen duen kooperatiba da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *