Bilbao Data Lab, datuen kultura bultzatzeko komunitatea

“Kontua da gatuetara gerturatzea, horiek desdramatizatzea eta sustatzea da, edonork erabili ditzan”, dio Pablo Rey Montera34k, Bilbao Data Laben bultzatzailetako batek. Ekimena 2016an sortu zen, Wikitokiren laguntzarekin eta hartatik, bere partaideek aldizka biltzen dira fisikoki edo online ezagutzak, zalantzak eta tresnak parkatzeko. Hiru urte hauetan zenbait ikasturte datuen analisian hasteko, erakunde publikoetan datu irekierari buruzko hitzaldiak eta informazioa bistaratzeko tresnen tailerrak antolatu dituzte.

Komunitatearen helburua bikoitza da. Alde batetik, ezagutzak partekatzea eta datuen irekiera eta bistaratzea edozein pertsona interesdunari gerturatzea eta, bestetik, informaziora sartzeko eskubidea aldarrikatzeko ekintzak ere burutzen dituzte. “Hasierako bokazioa zen datuen kultura sustatzea, baina konturatu ginen hori egiteko lehengo horietara sartzeko aukera izan behar duzula eta askotan zaila da, topatzen ez dituzulako edo erabiltzeko formatu zailetan daudelako”.

Administraritzari datuak nola eskatu lantzeko tailerra

Datu publikoetarako sarbidea errazteko borroka, ekainak 20, Bilbao Data Labek Acceder a la información de las Administraciones Públicas tailerra antolatu zuen. Jardunaldiaren helburua izan zen administrazio publikoen informaziora sartzeko eskubidea eta horren inguruko legeak ezagutaraztea. “Tailerraren asmoa da informazioa eskatzeko prozesuak burutu nahi duen jendea laguntzea”, azaltzen zuen Pilar Ramírezek, informazioa kudeatzean aditua, “lan zaila da eta lege-kontu ezagutu behar dira, ziurrenik kontuan hartu ez dituzunak eta zeinen ondorioz administraritzak datuak emateko beharra izango duen ala ez”. Pilar Ramíresek, Dokusareko CEO eta Bilbao Data Laben kideak, tailerra antolatu zuen Sindi Barbeitorekin bat, EAEko Administrazio Orokorreko dokumentalista.

Tailerrean erabilitako fitxategiak:

Datuen balioa: Eskola-zonifikazio proiektua

Bilbao Data Lab-ek, datuak bisualizatzeko eta ezaguerak erauzteko, eskuragarri izatearen garrantzia erakusten duen proiektu bat garatu du berriki, Eskola-zonifikazio ekimena.

Hezkuntza zentroen esleipena familiak bizi diren tokiaren arabera egiten da eta puntu gehiago edo gutxiago ematen dituzten baremoak daude, zonaka ezarrita. Baina informazio guzti hau kaleka antolatutako zerrendetan baino ez dago, eskola bakoitzaren guneak nola zatitzen diren ulertzea ia ezinezkoa eginez.

Bilbao Data Lab-ek datu hauek aztertuz, informazio hau mapetan islatu du, gune bakoitza nola mugatzen den bisualizatuz. “Mapetan argi ikusi dezakezu nola egiten den eskola-zonifikazioa” azaltzen du Pablo Reyek, “Ikusi dezakezu, adibidez, eskola publikoek gune askoz ere txikiagoak dituztela, itunpekoak ordea, Bilbo osoa hartzen dute, eta muga sozioekonomikoak eskola ezberdinen guneen zatiketarekin bat datozela”.

Bilbao Data Lab, komunitatearen parte izan nahi duen edozein pertsonari irekita dagoen posta zerrenda baten bitartez antolatzen da. Ekimenak Elkarlan 2017 saria jaso zuen Open data kultura sustatzeko kategorian. Sari hauek kogenerazio eta balio publikoko proiektuei zuzenduta daude eta Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek sustatzen dituzte.

Testua: Laura Fernández.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *