Maiatzak 23tik 24ra Bilbon Sharing Society topaketa ospatu zen

Eredu menderatzailearen krisi testuinguruan maila sozialean, ekologikoan eta ekonomikoan, beste antolakuntza moduak daude eskala txikian eta beste balio batzuetan, elkarlaneko ekonomian, plataforma-kooperatibetan, erakundeetan, P2P-an eta tankerako kontzeptuetan oinarrituak, prokomunarekin harreman handia dutenak. Egiteko eta antolatzeko modu guztiez mintzatu zen Sharing Society biltzarrean, Bilbon maiatzaren 23an eta 24an antolatu zena.

Egunetan zehar, hitzaldiak prokomunaren inguruan mintzatu ziren hainbat ikuspuntutik: elkarlaneko ekonomian — modelo batzuk sortzen dituzten arazoekin —, baina ere zaintzetan, hiria eraikitzean, kooperatibismoan edo zientzian eta kazetaritzan. Euren arteko zubi asko ikusi ziren partekatutako balioei dagokienez.

“Prokomuna sistema bizia da”

David Bollier Schumacher Center for a New Economics-eko Reinventing the commons programaren zuzendariak bere hitzaldia prokomunaren kontzeptura bideratu zuen. Idazle eta aktibistarentzat, baliabide bat baino gehiago da, gizarte-sistema antolatua da, hiru zutabetan oinarritzen dena: komunitate bat, baliabide batzuk eta gizarte-arau batzuk.

“Prokomunak operazio-sistema dauka, behetik gorako esperimentazioan oinarritzen dena, zeinaren motorra giza-praktikak eta harremanak diren, ez dirua” azaldu zuen, “eredu ekonomiko nagusiaren aurrean, prokomuna prozesu bizitzat hartu behar da, balioen beste unibertsoan oinarritzen dena”.

Ikuspuntu aldaketa horretan, Bollierrek azaldu zuen kontua ez zela proiektuak “eskalatzea”, gaur egungo eredu ekonomikoan egingo litzatekeen bezala, ordea, “berdintzea eta federatzea”. Hedatzeko modu horren eredu batzuk ikusi daitezke trantsizioan dauden hirietan edo lekuko nekazaritza-sareetan.

Balio demokratikoak plataforma-ekonomian

Mayo Fuster UOCren Dimmons ikerketa-taldearen zuzendariak abian duen ikerketaren emaitza batzuk ekarri zituen domeinu publikoaren eta plataforma-ekonomiaren inguruan. Kontzeptu honek plataforma digital bidezko kontsumoa, ongien edo zerbitzuen trukea eta ekoizpen banatua ukitzen ditu. Aspaldion, eredu honen hedapen disruptiboa egon da, Uber eta Wikipedia eredu desberdinak, besteak beste.

Plataforma-ekonomiak ahalmen handia dauka giza-berrikuntzarako, baina eztabaida handia sortu du ere eta gaur egun ez dago erregulatzeko ideia argirik. Elkarlaneko ekonomiak batzen dituen ereduak hobeto desberdintzeko helburuarekin, Dimmonsen zuzendariak tresna bat partekatu zuen, ezaugarri demokratikoak ebaluatzen zituena 3 dimentsiotan oinarrituz:

  • Gobernantza: erabakiak modu zentralizatuan edo ez hartzen diren.
  • Jakintza-politikak: sortutako jakintza eta teknologiak erabilerrazak diren.
  • Eragina: nolako balio publikoa sortzen duen.

Ikerketa taldeak P2PValue proiektu europarrean hartu zuen parte, elkarlaneko ekoizpen komunitateen inguruan ezagutza garatzera bideratua. Gaur egun direktorio bat daukate, non mota honetako proiektuak biltzen dituzten.

Disco-kooperatibak plataforma teknozentristen aurrean

Stacco Troncosok, P2P Foundation-ekoa, hitz egin zuen ere gaur egun eredu kapitalistaren alternatiba diren antolatzeko moduez. Troncosok azaldu zuen bezala, aurrerapen teknologikoaren ondorioz “erakunde deszentralizatu autonomoak” agertu dira, ekintzak burutzen dituzten sistema programatuak —saldu, kontratatu, ordainketak egin,…— inolako giza-interakzioarekin. Horren aurrean, P2P Foundationek DisCOS, edo Banatutako Erakunde Kooperatiboak, kontzeptua proposatzen du.

DisCOak plataforma-kooperatibak dira zenbait ezaugarri jarraitzen dituztenak: guztien ongira bideratuta daude, gobernantza deszentralizatuan oinarritzen dira, beste eragile batzuk kontuan hartzen pertsona kooperatibistetik kanpo, eta beste sare globaletara lotutako lekuko ikuspuntua daukate. Troncosok kooperatiba hauen eredu batzuk eskaini zituen: Enspiral, Fairmondo, Sensorica edo Guerrilla Translation.

Zaintzen ekologia

Manuela Zechner ikertzaileak Sharing Society-n bere lan berria aurkeztu zuen zaintzen inguruan, Caring, sharing and commoning for lively entanglements and ecologies of care izenburupean. Heteropolitics proiektuaren kideak zaintzaren faseak azaldu zituen:

  • Caring about: zaintzaren beharraren kontzientzia hartu, kezkarekin harremana duena.
  • Taking care: behar hori erantzuteko erabakia. Ekintza-fase bat da botere-rol administratibo eta gizonezkoenetara lotuta dagoena.
  • Care giving: Zaintzak banatzearen ekintza fisikoa, emakumeen ikusezintasunera eta roletara lotuta dagoena.
  • Care receiving: zaintzak jasotzea, rol pasiboarekin.
  • Caring with: bosgarren fase bat, solidaritatera eta konfiantzara lotutako zaintza beste modu bat bezala aurkezten dena.

Zechnerrek azaltzen zuen moduan, zaintzen ideia erromantikotik urrun, hauek gatazkak sortzen dituzte, botere-harremanak sortzen dituzte eskaintzen duenaren eta jasotzen duenaren artean. Gainera, zaintzea zer den ikusezina bihurtzen dute.

Ikertzaileak nabarmendu zuen zaintzen ikuspegi berria beharrezkoa dela eta ondorengoan oinarritu behar dela: “guztiok elkarren mendekoak garela eta zaintzak behar ditugula onartzean, zaintzak behar ez dituen irudi formalaren ikuspegi liberaletik aldentzean”.

Gaur egun lan horiekin bat doan prekarietatearen aurrean, ikertzaileak komunitate-ikuspuntu bat proposatu zuen, zeinean sare batek “zaintzen katea” ordezkatzen duen. “Ez dago erantzunik zaintzaren antolakuntzari buruz, baina badaude kontuan hartzeko ideiak: elkarrekiko mendekotasuna, ikusgai bihurtzea eta prokomunaren funtsezko papera”.

Elkarlaneko Hiria

Topaketan Ezio Manzinik, DESISen fundatzaileak, ere hartu zuen parte. Adituak, diseinu eta berrikuntza sozialean, Politics of the everyday liburua argitaratu berri du. Bertan gero eta bereizitako gizartea, teknologiaren bidez baino ez konektatutakoa alderatzen du komunitate ireki eta barneratzaileekin, munduko alde askotan sortzen daudenak. Bere hitzaldian, Manzini joera bikoitz honi buruz mintzatu zen.

Alde batetik, oraingo hiperkonektibitate egoera daukagu, teknologiari oso konektaturik baina bakarrik dauden pertsonekin, burbuiletan mugitzen direnak eta antzeko jendearekin baino ez harremanetan jartzen direnak. “Eztabaidatzeko edo gure ideiak gainerakoekin alderatzeko gaitasuna galtzen dugu eta gero eta erabaki gehiago teknologiaren esku uzten ditugu”, azaldu zuen Manzinik, “hortaz, bakarrik dauden pertsona ezgaien eta konektatuen gizartean bizi gara”.

Baina aurkako joera dago jende aktiboko belaunaldian oinarritzen dena, zein elkarlaneko mugimenduen inguruan antolatuta dagoen, azken urteotan sortu dena eta ikuspegi ezkor horretatik aldentzen dena. “Mundu berri batean sortzen ari diren uharteak dira, errealitate transformatzailearen ereduak”, azaldu zuen.

Banakoen gizartearen edo komunitate itxien edo baztertzaileen aurrean, Manzini “komunitate arinei” buruz mintzatu zen eta erakunde “ireki, itzulgarri eta negoziagarri gisa” deskribatu zituen. Akademikoaren arabera, jasangarriak izatea lortzen duten mota horretako komunitateek zenbait ezaugarri partekatzen dituzte: dimentsio fisiko handia, lekuan gauzak aldatzeko botere nahikoa eta aukerak sortzeko gaitasuna.

Manzinik bere hitzaldia amaitu zuen mezu baikor batekin, “nekazaritza, zaintza, mugikortasuna eta tankerako arlotan finkatutako hainbat eredu daude. Ahazten dugun arren, badirela urte batzuk eredu bakarra zegoen”.

Lekuko esperientziak

Maiatzak 22hitzaldi aurreko mahai-inguru bat antolatu zen, zeinean egiteko modu hauek jarraitzen dituzten proiektuek hartu zuten parte, Euskadi ingurutik. Topaketan bost ekimen aurkeztu ziren:

Maskilu Kontserbak, Zeberion dagoen kontserbera kolektiboa ekoizle eta  baserritarrentzat; Ametsak Sortzen Elkartea elkarlaneko cohousing proiektua; Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia pertsona migratzaileak laguntzen dituen elkartea; Biook herritarren zientziako proiektua eta Colaborabora elkarlaneko praktiken kooperatiba, Wikitokiko kidea dena.

Sharing Society ikerketa-proiektua da, “elkarlaneko talde-ekintzak” aztertzera bideratuta dagoena eta zeinean unibertsitate eta erakunde akademiko europarrak eta amerikarrak hartzen duten parte. Egoitza UPV/EHUko Identitate Kolektiboen Ikertegian dago.

Esteka ponencias.

Laura Fernández

Sharing Society, prokomuna gizarte-sistema gisa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *