Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

Artista berritzaileen ACT Jaialdia, Bilbao eta Barakaldo

Maiatza 29 – 1 Ekaina

Bizkaiko Antzerki Ikastegia / Centro de Formación Escénica.

ACT Jaialdiak 2004tik nazioarteko artista berritzaileak sustatzen ditu, zeinek, euren proposamenekin, etorkizuneko eszena zehazten dauden. Arte biziak esperimentatzeko lau egun, ikuskizunen, ikastaroen, tailerren edo hausnarketa-saioen bidez jaialdiaren hiru eszenatokietan: Guggenheim Bilbao Museoa, Kafe Antzokia eta Barakaldo Antzokia. Artaziak ACTmosferarekin hartzen du parte, jaialdiaren barnean egongo den espazioa, artistek eta programatzaileek gaur egungo arte eszenikoen inguruan hausnartu dezaten.

+INFO

Kaleartean jaialdia: Lokalak bete, kaleak jantzi

Basauri, ekainak 1, 11.00etan.

Basaurin antolatzen den Kaleartean jaialdian aurten ere TIPIk parte hartuko du umeentzako zuzendutako ekintza batean. Jardueraren helburua etorkizunean lokal hutsak nolakoak izan daitezkeen inguruko hausnarketa egitea izango da. Zoria eta seinaletika erabiliz hutsik dauden lokalen inguruan arituko gara aukera berriak asmatzen.

Kaleartean, Maraka, TIPI.

+INFO

Cocinar Madridekin topaketa Sareanen

Ekainak 4, asteartea, 18:30etan.

Cocinar Madrid Grigri Cultural Projectsen proiektua da, zeinean antropologiaz eta sukaldaritzaz baliatzen dira elikadura-kulturen eta euren interakzioen zein eraldaketen inguruan ikertzeko asmoarekin.

Bilbora gerturatuko direla aprobetxatuz, topaketa hau antolatuko dugu lekuko kultura-eragileekin kultura parte-hartzailearen inguruan esperientziak partekatzeko.

+INFO

URBANBATfest 2019-rako deialdia

Azken eguna: ekainak 16, 23:59ak arte.

URBANBATfestek bi deialdi irekiko ditu euren egitarauan parte hartzeko: baten helburua da hiri zaintzaileak eraikitzeko jarduten duten proiektu eta ekimenak partekatzea; eta beste deialdia proiektu artistikoetara zuzenduta dago, hirien eta zaintzen harremanari eusten diotenak diziplina eta praktika artistiko desberdinez.

URBANBAT cAnnicarekin lankidetzan.

+INFO

Conexiones improbables CIFP Monte Albertiarekin

Maiatzak 24 eta ekainak 7, 14 eta 19 Zarautz.

Pezestudio.org-ek pilula sortzaile berria sortu du Conexiones Improbablesen eskutik. Oraingoan hibridazio prozesua Zarautzeko CIFP Monte Albertian burutuko da, non jaurtitako erronka berriz pentsatuko dugu zentroko langileekin: lan-karga handiko momentuetan estresa kentzeko espazio eta dinamikak.

Conexiones Improbables eta Pezestudio.org

+INFO

Hiri-diagnostiko parte-hartzaileak: Burg(u)i Amable / Lerín Amable

Burg(u)i, maiatzak 23, ekainak 6 eta 20, Lerin, maiatzak 22, ekainak 5 eta 19.

Hiri-diagnostiko parte-hartzaileak garatzen jarraituko ditugu Burgin (Burgui) eta Lerinen. Helburua da udalerri bien beharrak biltzea pertsona nagusien ikuspuntutik. Informazio horri esker, hiri esku-hartze ildoak zehaztuko ditugu, lekuko administraritza gidatuko dutenak herri horiek pertsona nagusiekin ATSEGINAGOAK izan daitezen.

cAnicca + Urbanbat

+INFO

Innovación Cívica jaialdia Fuerteventuran

Ekainak 7, 8 eta 9 Fuerteventuran.

Lankidetzarako, herritarrek esperimentatzeko sareen eraikuntzarekin, komunitate-baliabideekin, talde-ikaskuntzarekin… harremana duten bertoko esperientziak eta esperientzia globalak partekatzeko helburua duen jaialdia. Zeharka jardungo da gobernu irekiaren, diseinu zibikoaren, feminismoen, teknologia askeen, ekonomia solidarioen… gainean. Proiektuen prototipoak, tailerrak eta aurkezpenak egingo dira. Besteak beste, ColaBoraBorako eta Montera 34ko kideak egongo dira.

Oficina de Innovación Cívica S. Coop. eta fasebase CivicWise sarearen laguntzarekin.

+INFO

Reshape Topaketa Sareanen

Ekainak 18, asteartea, 18:00etan Sareanen.

Reshape proiektu europarra da, zeinean gizarte-ehunean arteak duen balioaren inguruko ikerketa-taldean parte hartzen dugun. Prozesu horretan, topaketa proposatzen dugu Hirugarren Sektorearen Behatokiarekin eta Gizarterekin, Unesco Etxeak sustatutako bitartekaritza-sarea, sare egiteko eta ikaskuntzak partekatzeko kultura eta gizarte arloen artean.

Wikitoki, Karraskan eta Sarean.

+INFO

Ilab Foro Irekia

Ekainak 20, Euskadiko Artxibo Historikoa.

Open Government Partnership Euskadi programaren barruan, Konpromiso#3 Taldeak herritarren parte hartzearen I-laba sortzen ari da. Urritik darama taldea lanean eta hilabete honetan egindakoaren berri eman eta baliozkotzat jotzeko ordua heldu da. Horretarako, foro ireki bat antolatu da nahi duena gerturatzeko eta ekarpenak egiteko. ColaBoraBorak taldearekin garatutako I-labaren kontzeptualizazio lana aurkeztuko du foro honetan.

OGP Euskadi – TIPI

+INFO

“Quizás el Futuro”, Bilbaoarteko Ate (erdi)irekien barnean

Bilbaoarte, ekainak 27 eta 28.

Zentroko ikasketen ate irekietan zehar, 2019ko lehenengo urte-erdiko artista egoiliarren lan prozesuak ikusi ahalko ditugu. Saioa Olmok “Quizás el futuro” arte-proiektuari lotutako prozesua aurkeztuko du, inguruan ditugun objektuen eta materialtasunen arteko harremanen ingurukoa.

Bilbaoarte Fundazioa. Saio Olmo egoiliarra.

+INFO

Wikitokerren jardunaldiak – Ekainak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *