ELLAS proiektua Bilboko Goi-Auzoko emakumeen oroimenari buruzko esplorazioa da. Familia-albumez eta argazki pribatuez abiatuta, ikerketak emakumeen istorio isilduak berreskuratzen ditu, zeinek lotura duten deserrotzearekin, sexualitatearekin, zaintzekin, biziraupen-estrategiekin zein lankidetza- eta elkartasun-sareekin. Ahots horiek auzoaren eta bere eraldaketaren istorio benetan anitza osatzen dute Goi-Auzoen irudi estereotipatuaren aurrean.

 

Savina Lafita antropologoak eta Ainhoa Resanok, Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatutako argazkilariak, burututako lana da ELLAS, orain direla 3 urte hasitakoa. «Oroimenari buruzko interes partekatuaz jaio zen, baita isildutako emakumeen istorioez ere, nolabait leku pribatuetan luze iraun dutenak» azaltzen du Savinak, «familia-albumetatik abiatu dugu emakumeekin loturak sortzeko eta istorio hauek ikuspegi kolektibora».

 

Albuma topaleku gisa

Oroimenaren esplorazio horretan, biek ibilbide bat hasi zuten, zeinean auzoko zenbait emakumeekin elkartu ziren. Topaketa horietan, emakumeen gonbidapena jaso zuten euren argazki albumak konta ziezaieten. Horrela, oroimenen unibertsoa osatuz doaz, zeinak elkarri lotuta dauden eta Bilboko Goi-Auzoen istorio isildua osatzen duten. «Asmoa ez da biltzea, baizik eta istorio horiek lotzea», azaltzen du Ainhoak, «ikuspuntu subertsibotik, pribatua esparru publikora eramanda nolabait barne-barneko oroimena kolektibizatzeko eta balioa emateko».

 

Bidean, galdera eta hausnarketa ugari agertu dira, lotura dutenak albumetan bizitzak irudikatzeko moduarekin, adierazten dituzten estereotipoekin eta aipatzen ez den guztiarekin. Ikertzaileek azaltzen duten moduan, «familia-albumen narrazioek arazo arruntak eta molde menderatzaileak ezkutatzen dituzte», emetasunaren ideiara lotutako jarreretan eta album askotan errepikatzen diren eszenetan islatzen direnak. «Banako oroimenaren pieza bakar gisa gorde arren, albumek generoaren eraikuntza publikoaren bertsio pribatua daukate».

«ELLASek auzoko emakumeen oroimen-album propioa sortzen du»

Baina ELLASen albuma askotariko emakumeen istorio pertsonalez ere osatuta dago. Besteak beste, Innarena, barietate abeslaria ‘La Giralda’ deiturikoa auzoko garaiena izateagatik; Sagrariorena, familia anarkistako emakume ijitoa, prostitutek zaintzen zutena bere ama gaixo zegoenean; edo Sor Gloriarena, San Frantsizkoko komentuan teklatua jotzen zuen moja. Proiektuak nahita edo modu inkontzientean isilduta dauden bizitzaren zatiak esploratzen ditu ere. Albumetan galarazitako istorioak, gogoratu nahi ez direlako edo tabuak direlako, gaixotasunarekin, sexuarekin, gatazkarekin edo bakardadearekin harremana dutenak.

 

2018ko ekainean, Savina Lafitak eta Ainhoa Resanok Gorte kaleko Artículos de Higiene lonjan jardunaldi batzuk antolatu zituzten proiektua partekatzeko. Bertara auzokideak gerturatu ziren argazki eta istorio berriak gehitzeko. ELLAS egunkaria argitaratu zuten ere ikerketaren emaitza materialetako bat bezala. Ondoren, zenbait erakusketa egin dituzte zeinetan hainbat material bildu dituzten -argazkiak, elkarrizketen audioak eta objektu pertsonalak-, album kolektibo berriak sortuz oroimeneko piezak konbinatzeaz gero.

 

2018an Wikitokik ELLAS proiektuaren segizioa hasi zuen egonaldien programen esparruan, sareak sortzeko eta auzoko ekimenak bultzatzeko asmoarekin.

Goi-Auzoko emakumeen oroimenari buruzko album zabaldua

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *