Ona hemen Wikitokerrak hilabete honetan izango ditugun jardunaldiak:

2019 arte-egonaldiak

Topaketa Laura Corcuerarekin “La Ruta de la Performance”-ri buruz

Topaketa Rurru Mipanochia artistarekin

Auzoa gogoan, Hirigintza eta haurrak

Portugaleteko Elkarteen II. Topaketa

V Escola de Primavera de Serveis Socials 2019

Topaketa baten indarra, Arte-praktikak kontestuan eta gizarte-komunitateak eragileak

2019 arte-egonaldiak

+INFO

Apirilaren 29ra arte

Histeria

Histeriak egonaldietarako deialdia ireki du 2019n zehar. Euren ibilaldiaren hasieran edo erdian dauden eta inskribatzen diren munduarekiko ikuspuntu kritikoa eta soziopolitikoa duten sortzaileentzako, ikertzaileentzako, komisarioentzako eta bitartekarientzako gonbidapena.

 

Topaketa Laura Corcuerarekin “La Ruta de la Performance”-ri buruz

+INFO

Apirilak 7, igandea, 12:30etan Histerian (Gorte Kalea 29-31, 4F)

90ko hamarkadan Bakalaoaren Bidea izugarri izan bazen Espainiako sortaldean, gau egun Performancearen Bidea egin dezake. Baina, zer da protagonista gehienak emakume dituen kultura mugimendu hau? Zeintzuk dira arte-ekintzak jardunbide feministekin elikatzen dituen loturak? Eta zer lotura du nirekin, nire arazoekin eta jendearen arazoekin?

 

Topaketa Rurru Mipanochia artistarekin

+INFO

Apirilak 11, osteguna, 19:00etan Histerian (Gorte Kalea 29-31, 4F)

Histeria

Rurru Mipanochia elkartuko gara bere lana ezagutzeko Mexikoko kolonaurreko sexualitateri buruzko mitoen, erritoen, kondairen eta jainkotasunen berrinterpretazio grafikoaren eta pertsonalaren inguruan.

 

Auzoa gogoan, Hirigintza eta haurrak

+INFO

Martxoaren 25etik apirilaren 8ra Pio Baroja, Otxarkoaga eta Artatse LHI-tan

cAnicca + Nevipen

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailer hauen helburua da hirigintza eta arkitektura haurrei gerturatzea hiru faseko prozesuaren bidez: pentsatzea, prototipatzea eta partekatzea. Hau da gazteek euren hiriak eratzen dituzten erabakietan parte har dezaten garrantziaz kontzientziatzea edo transmititzea. Horretarako obserbazioa, sormena eta jolasa erabilita. Lehendabizi, tailerrak burutu dituzte Meridan (2017), Badajozen (2018) eta Tenerifen (2018).

 

Portugaleteko Elkarteen II. Topaketa

+INFO

2019ko martxoak 30 Zubi Alde (Portugalete) | 09:30 – 14:00.

Adaka Elkarteak, Portugaleteko Udalak eta Manuel Calvo Fundazioak antolatuta

ColaBoraBorako kideek Portugaleteko Elkarteen II. Topaketa eskainiko dute.

Herriko elkarteak antzemateko eta elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizunerako proposamenak asmatzeko jardunaldia. Boluntariotza interesatzen bazaizu, elkarte baten kide bazara, erakunde batekin lan egiten baduzu edo Portugaleteko elkarteen sarea ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez Elkarteen II. Topaketara.

 

V Escola de Primavera de Serveis Socials 2019

 

+INFO

2019ko apirilak 3, 4 eta 5 l’Escola d’Hoteleria de les Illes Balears (Palma de Mallorca)

Conselleria de Serveis Socials i Cooperació del Govern Illes Balears

ColaBoraBorak, Asier Gallastegirekin bat, l´Escolaren 2019ko edizioa diseinatu du. Espazio hau zuzenduta dago esku-hartze sozialeko langileei eta bere 5. edizioan gizarte-zerbitzuen inguruan arituko da: interakzioa. Topaketaren helburua da gizarte-interakzioa eta dimentsio komunitarioa parte-hartze lanean sartzea, pertsonen arteko loturak, pertsonak ahalduntzen eta komunitatean parte har dezaten laguntzen duten formulak partekatuz.

 

Topaketa baten indarra, Arte-praktikak kontestuan eta gizarte-komunitateak eragileak

+INFO

2019ko apirilak 6 Centre Flassaders (Palma de Mallorca) | 10:00 – 14:30.

CAC Palma d’arts Visuals

ColaBoraBora birritan arituko da Palma de Mallorcan eta gizarte-komunitateko eragileen eta arte-kulturako eragileen arteko topaketa dinamizatzen. Jardunaldiaren helburua da esparru bien arteko banaketa txikitzea, esperientzia gerturatzea eta zenbait eragileen arteko harremanak eraikitzea herritarren arteko sarea sortzeko, guztiontzako onurak eskaintzen dituena.

 

Wikitokerren jardunaldiak – Apirilak 2019

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *