Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala aberatsak dira gure ingurua aldatzeko asmoa duten elkarteetan eta komunitate-proiektuetan. Askok espazio beharrak dituzte euren lana burutzeko, auzora gehiago irekitzeko edo ekimen berriak sortzeko, askotan kolektibo bakoitzak banaka eskatzen dugun gabezia. Gainera, auzoan bertan badaude espazio-aukerak elkarteen eta taldeen aldetik.

Informazio hori guztia partekatzeko, otsailak 2 Wikitokin EspazioBila topaketa antolatu zen. Jardunaldian, ordu batzuez komunitatearen higiezinen agentzia bat bihurtu ginen, hobeto elkar ezagutzeko eta partekatzeko zeintzuk diren kolektiboen espazio-beharrak eta zeintzuk diren auzoan dauden aukerak azpiegiturei dagokienez baita, talde gisa, nola antolatu ditzakegun eskaera horiek ere.

«Topaketa sortu zen proiektu batzuk zuten beharragatik espazio zehatz bat eskuratzeko eta gure artean adostuta», azaldu zuen Galtzagorri Talde Feministako Marta Etxeandiak, «proiektu ugari daude Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan espazio-gabeziak dituztenak, baina behar horiek batera koordinatu behar ditugu, bakoitza bere kabuz joan ordez».

Jardunaldiak asmo handiagoko helburua zeukan, denbora gehiago behar izango duena. Hala ere, topaketan lehenengo pauso bat eman zen: estrategia bateratua sortzea auzoko eragileen artean. «Hausnarketa estrategikoa behar dugu hiri-espazioari buruz eta kolektiboek dituzten espazio-beharrei buruz. Bestalde, beharrezkoa dugu kolektiboki pentsatzea zeintzuk diren erabili gabe dauden espazio publiko zein pribatuak», azaldu zuen Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeko Carlos Askunzek.

 

 

Jarri hemen zure iragarkia

Bakoitzaren beharrak eta proposamenak batzeari eta partekatzeari begira, topaketan galdetegitxo bat bete genuen, hiru aukera zituena: Espazioa Bilatzen dut / Espazioa Eskaintzen dut / Ekipamendu-beharrak (azken hau, auzoan faltatzen dena antzemateko asmoarekin). Horri esker kolektibo eta eragile bakoitzak zertan dabilen partekatzeko aukera izan zuen.

La Posada de los Abrazos-ek, adibidez, azaldu zigun espazio-gabezia duela lan bilerak, tailerrak egiteko eta erabiltzaileei arreta pertsonala eskaintzeko. Elkarte horrek auzoan giza-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakumeez arduratzean dihardu. Bestalde, Sortarazik komunitatera irekitako ekintzak bultzatu nahi ditu, besteak beste, sukaldaritza, antzerki eta lan-aurreko tailerrak. Hori guztia burutzeko espazio bat behar du. Jardunaldian Baskale Elkartek ere hartu zuen parte. Elkarte euskal alemaniarrak Memoria Historikoa aztertzen du eta Bilbon bisita gidatuak, erakusketak eta hitzaldiak antolatzen ditu. Taldeak bulego-espazio txikia behar du bere proiektuak garatzeko.

 

 

Jardunaldian, Galtzagorrik ibilaldi luzeko aldarrikapen bat partekatu zuen: Koloetxe sortzea, Goi-auzoentzako Emakumeen Etxea. Talde Feministak ekipamendu hori sortzeko proiektua egin du, baina momentuz ez dute erantzunik jaso erakundeen aldetik kokapenari dagokionez.

Lehenengo topaketa honetaz gero, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundearen bidez bildutakoa batera jarriko da. Inprimakiak gehitu nahi diren pertsonei eta proiektuei zabalik daude; hortaz, eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara lotutako komunitate-talde eraldatzaile baten kide bazara ere lagundu dezakezu.

Espazioa Bilatzen dut

Espazioa Eskaintzen dut

 

Gure auzoetan dauden espazio-beharrak batera jartzen hasi gara

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *