EspazioBila. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako proiektu komunutarioentzat espazio bila

Aurkitu zure espazioa

Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan talde pilo ditugu, zeinek proiektu kolektiboak garatzen dituzten eta auzo horiek eta bertako auzotarren bizitzak hobetzera lotuak daudenak. Askok badaukate espazio fisiko bat, baina beste batzuk espazio bila daude, proiektu berriak direlako zein euren beharretara hobeto moldatzen den beste espazio bat behar dutelako.

Horregatik guztiagatik, jardunaldi batera gonbidatzen zaituztegu. Bertan ordu batzuez komunitatearen higiezinen agentzia moduko bat bihurtuko gara, zeinean aukera izango dugun proiektu berriak aurkezteko, ditugun espazio-beharrak aurkezteko eta aukera gune posibleak bilatzeko.

 

Noiz izango da?

Otsailak 2, larunbata. 10:30etatik 14:00etara.

 

Non?

Wikitokin. Harrobi Plaza, 5 – 2.

 

Nori dago zuzenduta?

Auzo horietara lotutako ekintza kolektiboa eta eraldatzailea garatzeko espazioa bilatzen duten pertsona zein taldeei.

Era berean, zuzenduta dago lan espazioren bat aurkezten duten edo proiektu horiek sartzeko balio duten espazioak ezagutzen dituzten pertsona zein kolektiboei.

 

Nola eman dezaket nire izena?

Topaketa honetara gerturatu nahi bazara, mesedez, bidaliguzu zure baieztapena inprimaki honen bidez urtarrilak 29 baino lehen. Horrek lagunduko gaitu saioa hobeto antolatzen eta dena prestatzen ahal den erosoen egon zaitez.

 

Zerbait eraman behar dut?

Garrantzitsua da kolektibo bakoitzak ordenagailu eramangarria ekarri dezala. Horrela, eskatuko dizuegun oinarrizko informazioa online fitxa batera bidali ahal izateko.

 

Nork egiten du deialdia?

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinadorak Wikitokirekin batera.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *