Santander eta Xixonetik hain hurbil

Datorren abenduaren 12an, Santander Creativa Fundazioak antolatutako ‘Hain hurbil’ topaketan parte hartuko dugu, Santanderren, beste hainbat kultur eragilerekin batera, bai bertakoak, eta bai Bilbokoak (Colaborabora, Bulegoa, Pabellón 6, GetxoPhoto, Ondarearen Europako Jardunaldiak) zein Xixonekoak ere (FETEN, Desplegándose, International Contemporary Course, Club de Editores al Margen).

Goizean, Wikitokiren funtzionamendu eredua aurkeztuko dugu. Eta arratsaldean, Colaborabora-ko Txelu Balboa-ren parte-hartzearekin egingo dugun saio bikoitzean, hainbat gairen inguruko ikuspegiak eta bizipenak partekatu, eta gogoeta egingo dugu; besteak beste, kultur erakundeak, elkarlana, eskuratzeak, zerbitzuak, ikuspuntuak, BIZIraunkortasuna eta denona den horren eraikuntza.

Bilbo, Xixon eta Santanderreko Udalen arteko hitzarmena da ‘Hain hurbil’, eta bere helburua hiru hiri horietako kultur sareen arteko harremanak bultzatzea da

 

 

 

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *