Aurreko postean adierazi nuen bezala, nire lana erresidentzia honetan “Kontaktu datuak amankomunean jartzeko aplikazio bat egitea da”.
Momentu honetan helburua duda barik beteta dago. Helburua jarritako baldintzen barruan bete den ala ez aztertu beharra dago.
Aplikazioa guztiz funtzionala da baina Gorka eta Paularen iritzia jaso behar dut aldaketen bat egin behar den jakiteko eta, baita, erabiltzaile bezala izango duten kriterioarekin aplikazioa aberastu ahal izateko.

Lana, iragana
Nire ustez, aplikazioak eskatutako baldintza minimoak betetzen ditu, baina baliteke zeozer ahaztu ahal izatea.
Aurreko artikuluan azaldu zen laburpena jarraituz:

1. Rol ezberdinak izango ditu: Editorea, Administradorea eta Irakurlea:
Momentu honetan hiru rolak martxan daude.
Irakurlea: Kontaktuak irakurri baino ezin dezake egin.
Editorea: Kontaktuak irakurri, ezabatu, gehitu eta aldatu ditzake.
Administradorea: Editore batek dituen baimenak izateaz gain beste erabiltzaileak eratu, editatu eta ezabatu ditzake.

Erabiltzaileen pantaila. Izenak eta emailak nire kreatibitatearen fruitu dira

2. Aplikazioa polita izan behar da. Eta ez hortera:
Puntu hau benetan zaila izan da betetzen eta ez daukat benetan argi bete dudan. Adjuntatutako irudiak ikusita bakoitzak bere iritzi pertsonala atera dezake honi buruz. Nire aldetik, nahiz eta honetan oso aditua ez izan, nire eskuetan zegoena egin dut eta nahiko pozik nago emaitzarekin.

3. Malgua izan behar da etorkizunean kontaktu mota gehiago gehitu ahal izateko:
Puntu hau diseinua asko konplikatu du, simpletasuna eta malgutasuna aldi berean lortzea oso zaila delako. Hau lortzeko gauza asko erabiltzailearen eskuetan utzi dira. Adibidez, kontaktuen pantailaren irudietan ikusi daitezkeen kategoriak guztiz konfigurableak dira eta modu errez batean gehitu eta ezabatu daitezke aplikazioaren diseinua konplikatu barik.

Kontaktuen pantaila. Izenak, logikoa denez, ezabatu dira kontaktuen pribatutasuna bermatzeko

Horretaz aparte, datuen migrazioa aurrera eraman dut Python lengoaian idatzitako script baten bitartez, jasotako Google Docs fitxategiak eskuz garbitu eta gero.
Detaile teknikoetan sartu baino gehiago gustatuko litzaidake nire filosofia betetzeak ekarri dituen diseinu erabakiak aztertzea:
Hasteko, aplikazioa errekurtso gutxiekin martxan jarri ahal izatea bermatu nahi nuen. Honek burujabetza teknologikoarekin bat dator, ulertzen delako pertsona guztiek ez daukatela zerbitzari potenteak izateko aukera. Momentu honetan aplikazioa martxan dago nik daukadan potentzia txikiko zerbitzari batetan, beste aplikazio batzuekin batera, eta arazo barik dabil.
Bestalde, aplikazioa exekutatzeko eta martxan mantentzeko erreza izatea bermatu nahi nuen. Horregatik aukeratu nuen Clojure lengoaia erabiltzea eta bereziki Luminus frameworkarekin, proiektua konpilatuz gero exekutatzeko komando bakar batekin martxan jartzen delako. Gainera, SQLite datu basea aukeratzeak simpletasun gehiago dakar: ez da zerbitzu gehigarririk behar eta backup bat egitea fitxategi bat kopiatzea baino ez da.
Seguraski, hartutako erabakiak beste ingurune batetarako ez dira aproposak izango. Erabiltzaile ugariko inguruneetan, kontsulta askoko ingureetan edo datu kantitate handiko inguruneetan aplikazio honek arazoak izango ditu funtzionatzeko. Zorionez, gure datu baseak 60 kiloByte inguruan dago eta ez dut uste asko haziko denik, erabiltzaile kopurua mugatua egongo da Wikitoki eta Sarean elkarteen kideetara eta kontaktuak ez dira eskaera asko jasango duen datuak.
Azken finean, egiten ditugun erabaki guztiak alde txar eta on bat daukate eta gure erantzukizuna da zeintzuk nahi ditugun aukeratzea.

Eta pertsonalki zer?
Aurreko postean agertutakoari erreferentzia eginda, pertsonalki asko ikasi dut proiektu honekin. Aurretik inoiz egin ez dudan gauza bat egin dut inoiz erabili ez ditudan teknologia batzuk erabiliz. Azken finean, nahiz eta proiektu honetan hain beharrezkoa ez zen, nire eguneroko lana I+G ingeniari bezala horretan datza.
Beste postean esan bezala, Software Libre moduan argitaratzeak ere postasuna ematen dit, horrek edonork bere Wikilist (horrela deitu nion) aplikazioa izan dezakela esan nahi duelako.
Argi daukat aplikazioa asko hobetu daitekeela, baina momentuz nahiko pozik nago egindako lanarekin eta espero dut Wikitokirentzat erabilgarria izatea behin bukatuta eta martxan egonda.

Lana, etorkizuna
Etorkizunari dagokionez, iritziak jaso eta gero azkeneko aldaketak egiteko momentua izango da. Guztia bukatzerakoan, erabiltzaile eskuliburu txiki bat egingo dut eta aplikazioa Wikitokiren zerbitzarietan martxan jarriko dugu.
Agian, guztiz bukatzerakoan aplikazioa nola dabilen azaltzen duen post bat egiteko momentu aproposa izango litzateke. Ikusiko dugu.

Agur bero bat,
Ekaitz

Jarraipena, datuak amankomunean jarrita – Ekaitz Zárraga – Egonaldiaren aldia: Uzktailak – Abenduak 2018

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *