Minetik eta esker onetik – LEUN. Egonaldi esperimentala: Bruno Ibáñez Lozanoren eskutik – Esperimentazio aldia: 2018ko otsaila – ekaina

Bukatu da egonaldia.

Minetik eta esker onetik idazten ditut lerro hauek.

Azken hilabetea gogorra egin zait. Lan berri batean hasi naiz, eta harrezkero lehen baino denbora gutxiago izan dut Wikitokiko egonaldiari eskaintzeko. Gainera gero eta denbora gehiago eskatzen zidan.

Prozesu polita eta mingarria izan da.

Egonaldi/beka/”nahiago duzuna” delako bat jasotzen dudan lehen aldia da, eta egia esan poztu egiten du.

Baina gauzak ez dira uste bezala joan. Dena dela, ez dut uste egoera kontrolatu nahian ito naizenik.

Hasierako asmoa WikiTokitarrekin dinamikak egitea zen. Nik neuk ere esperimentatuko nuen, baina proposamena beraien esperimentaziora zuzenduta zegoen batez ere.

Ondoren, ea praktika horiek eraginik sortzen zuten ikusiko genuen.

Norberari on egingo ote zioten? Komunitatearengan eragina izango ote zuten…?

Baina hau dela edo bestea dela, ez da posible izan. Horregatik, ondoren erantsi ditudan dokumentuak sortu nituen (azalpenak zuzenean edo zeharka jasotzea ez da gauza bera. Horregatik, mota honetako praktikak egin nahi dituenak hobe du aurretik aditu batengana jotzea, ikasteko eta ondoren bere bizitzan aplikatu ahal izateko). Dokumentu horietan, egin nahi nituen praktikak jaso ditut; ikusi nahi nuen ea denborarekin emaitzarik ematen ote zuten.

Egindako dinamikak atseginak izan dira, bai, baina, nire ustez ez doaz inora; epe luzean ez dute onurarik ekartzen. Hori lortzeko diziplina behar da.

Eta diziplina ez da erosoa

Eskertuta nago izan dudan aukera honengatik. Talde dinamikak sortzeko ezintasunak hizkera berriekin esperimentatzera bultzatu nau.

Sentsazio berriak sentitu ditut. Horrek dimentsio berrietara eramaten zaitu. Ireki, teknologiarekin zoratu, eta tarteka behera etorri naiz. Baina hala ere, ondo egon da.

Proposamen honekin nik ere esperimentatu nahi nuen. Baina gehiegi zela konturatu naiz. Ez dut guztirako denborarik izan.

Hanka sartzeak onartzea ezinbestekoa da ikasteko.

Komunitateari dagokionez, ene! Oraindik ere sinesten dut talde lanak arrakasta izateko yoga bezalako tresnak eta emozioak adierazteko uneak ezinbestekoak direla. Bestela, batzuk erre egiten dira, beste batzuk ez. Gelditu behar dugu.

Sistema kapitalista gurea. Erlojua eta erlojua, korrika eta korrika.

Zaila da, baina GELDITZEA beharrezkoa da. Horren antzeko zerbait gertatu zait. “Hau, eta beste hau, eta hau!”, eta azkenean egoerak gainditu egin nau. Gustura geratu naiz sortutako dokumentazio guztiarekin, baina ez dakit ekarpenik egin ote diedan WikiTokin bizi edo lan egiten dutenei. Ez WikiTokiri, baizik pertsonei. Nire iritzi subjektiboa da.

Horren guztiaren ondoren, yogaren aldekoa izaten jarraitzen dut, norbera leuntzeko balio duelako. Eta kolektiboari ere on egiten diola sinetsi nahi dut, baina momentuz ez dugu frogatu.

Mila esker, namaste.

Begiztatu Suave – Leuna – Ibilbidearen koadernoa

Makutoheyoka grafiko eta soinudun materiala

Eta orain gozatu:
Eguzkiari Agurra:

Ilargiari Agurra:

Tandava I:

Tandava II:

Izaki SUAVE:

Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegien ‘Sorgune’ programaren baitan, 2018ko martxotik eta ekainera bitartean Bruno Ilo-k Leun egonaldi esperimentalaren esparruan sortutako dokumentua.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *