Gure erakundeak eta gobernantza-ereduak guztiz eraldatzeko eta hauei aurre egiteko, tailerra, modu ludiko batean burutu genuen, Potato Mr., Mrs. eta safari pieza ezberdinak erabiliaz.

90 minutuz dozena bat galdereei taldeka erantzunak eman genizkien.

Etorkizunari begira, modu irekiagoan, inklusiboagoan eta sakanabatuagoan elkar-lantzeko, funtsezko kontuak kontutan hartu genituen modu instituzional berriak diseinatzeko:

  • erantzunkidetasuna,
  • talde-adimenaren balioa,
  • harreman kualitatiboagoak eta
  • herritarrek parte hartzea bizitza publikoan sustatzen dutenak.

Elkarrizketa eta entzumen aktibotik hitzak ateratzeko (aditz bat, izen bat,izenondo bat) eta bakoitzarekin, erantzun gisan galdera bakoitzari, ekintzara bideratutako esaldiak eratzeko.

Honako zenbait hitz talde ezberdinetan errepikatu ziran, kontutan izanik gure Mr./Mrs. Potato elkar-lantzeko:

  • Aditzak: diseinatu, entzun, inplikatu, itzuli, nahastu.
  • Izenak: erantzunkizuna, komunitate, pertsonak, plangintza, prozesua.
  • Izenondoak: aktiboa, irekia, malgua.

Tailer honen helburua partaidetasun plangintza estrategikorako prozesua propioak norberak diseinatzea da.

Bakoitzak norberaren Mr./Mrs. Potatoak lantzea.

Modu osagarrian Q-epea baino zenbait aste lehenago egindako elkarrizketa kontsultatu dezakezu, ondorengo titulua zuena: Administrazio publikoak gauza izan behar du egitura komunitario biziekin aliantzak sustatu, osatu eta eusteko.

Edukia deskargatzeko esteka.

Biltzarraren laburpena:

Partaidetasun plangintza estrategikorako tresnak elkarrekin diseinatzen

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *