Wikitokerren ekaineko jardunaldiak

Ekainean izango ditugun jardunaldiak Wikitokerrak, ona hemen:

Ekaina Karpinterian
Erabiliz aldatu!
Barcelona GovJam 2018
Azkenean argitaratzen da Public Laben artikulua elkarlaneko eta gizabidezko zientziari buruz
ElkartokiLab 5 martxan dago
Artea, memoria eta espazio publikoa
Urbanbat jailadian parte hartzeko deialdi irekia

 

Ekaina Karpinterian

 

Histeria Kolektiboa

+INFO

2018/06/2,10 eta 22-24

  • POESIA: ekainak 2 21:30etan: «Poesía para niñas de bien»Txus García poetarekin etaJune Fernándezen aurkezpenarekin. +info
  • TAILERRA: ekainak 2: «Las histéricassomos lo máximo» Patricia Lezamarekin, terapeuta Gestalt. +info
  • PERFORMANCE BIDEANSan Frantziskotik: ekainak 10: «Vecinas. Se hace camino al andar»La Karpinteriako«Bastardas» talde egoiliarraren eskutik BLV-ART Hiriko Arte Jaialdiaren barne.12.00etanMariaren Bihotza Enparantzan.
  • TAILER TRINKOA: ekainaren 22tik 24ra «Elemento: fuego/ Emoción: Rabia» Cristina Quijera sortzailearen esku. Izena emanhisteriakolektiboa@gmail.comhelbidean. Lekua: Paresiko Basetxea (Gernika). Prezioa: 130€.

 



Erabiliz aldatu!

TIPI – Kaleartean

+INFO

2018/06/02 11:00etatik 13:00etara

Kareaga Goikoa ikastetxe publikoko patioan

Kaleartean-en markoan eskolako patioan espazio eta materialen erabilera berriekin jolasteko umeentzako tailer berezia proposatzen du TIPI-k. Tailer honetan eskolako patioa esperimentazio gune bihurtuko da eta material sorta handia eskura izango dugu. Material hauekin umeek interbentzio ezberdinak eraikiko dituzte euren kabuz eta hauentzako erabilerak ere asmatuko dituzte. Ekintza honen ondorioz, jolastokia erabiliz aldatuko da asteburuan zehar, astelehen goizean ohiko itxurara bueltatuko delarik.



 

Barcelona GovJam 2018

We Question Your Project

+INFO

2018/06/5,6 eta 7 

l’Escola d’Administració Pública de Catalunya (EAPC): C/Girona, 20 (Barcelona)

Barcelona Gov Jamaren 6. edizioan izango gara mentore aurten. Jam honetan parte hartuko dutenek 48 ordu izango dituzte zerbitzu berri bat elkarren artean sortzeko gaia munduko beste 20 hirietan izango den berdina delarik. Prozesu arin honen asmoa da  erabilgarri den prototipo bat egitera iristea, erabakiak hartzen dituzten arduradunei konbentzitzea lortuko duena.



 

Azkenean argitaratzen da Public Laben artikulua elkarlaneko eta gizabidezko zientziari buruz

Pablo Rey Mazón

Azkenean argitaratu da PubliLaboratoryren antolatzaileekin batera idatzitako artikulua gizabidezko zientziazko aireko argazkigintzari buruzko eta uraren monitorizazioari buruzko hiru proiekturi buruz. Datuak lortzeko estrategiak bat datoz kostu txikiari eta «open source» moduan garatuta izanari dagokienez.



 

ElkartokiLab 5 martxan dago

TIPI

+INFO

2018ko ekainean Bilbon

ElkartokiLab 5-i hasiera eman diogu berrikuntza ugarirekin, hauen artean ekainean hasiko diren laborategiak. Laborategi hauetan gaian adituak hartuko dute parte eta hauekin batera edukiak sortu nahi ditugu aurrerago plazaratuko dugun gida elikatzeko. Gida prozesuan parte hartzen duten hiru talde garrantzitsuenei dago zuzenduta: umeak, eskola eta artistak eta bakoitzarentzat material bereziak egingo ditugu.



 

Artea, memoria eta espazio publikoa

Gernikako Bakearen museoa. Urbanbatek hizlari moduan parte hartuko du.

+INFO

2/06/2018

Gernikako Bakearen Museoan

Ekainaren 2an “Artea, Urbanbatek memoria eta espazio publikoa” mintegian parte hartuko dugu Gernikako Bakearen Museoan. Topaketa honetan europako hainbat adituk eta artistak beren esperientzien eta lanaren berri emango digute. Guk Kalea eginez! hiritar-laborategian egindako lana eta diseinu kolaboratiboari buruz hitz egingo dugu. 10 esku-hartze artistiko burutu ziren emakumeek Bilboko Goialdeko auzoetako garapenari egindako ekarpena nabarmentzeko.



Urbanbat jailadian parte hartzeko deialdi irekia

URBANBAT

+INFO

2018/06/1-30

Hirigintza eta gizarte berrikuntza Urbanbat jaialdian parte hartzeko proiektu eta jarduera artistikoentzat deialdi irekia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *