Bruno Ibañez-ekin YOGA doako saioak Egonaldi Esperimentalaren barne
RESIDENCIAS Wikitoki EGONALDIAK
Eta zuk, ze trikimailu dituzu bizitza erdigunean kokatzeko?
KULTURSISTEMA tresna ezagutu ezazu
“Patioa denona da” liburuaren argitalpena
Gizartea eta pertsonak: administrazioa berriz hausnartzeko gakoak
Aurkezpena: “Glosategi Ezinezkoa”
DINAMO #5- Tirabirak eta tresnak eraikuntza kolektibo(an)(rako)
Zapalduaren Antzerkia
Ludantia, Arkitenteri buruzko mintegia Arkitektura eta Haurtzaroari buruzko Nazioarteko 1. Bienalan
Elkarlan Saria jaso du Bilbao Data Lab-ek

 

 

Bruno Ibañez-ekin YOGA doako saioak Egonaldi Esperimentalaren barne

Antolatzailea: Wikitoki

http://wikitoki.org/blog/2018/04/16/sesiones-de-yoga-gratuitas-impartidas-por-bruno-ibanez-en-espacio-koop-sf34-todos-los-miercoles/nes de YOGA gratuitas impartidas por: Bruno Ibáñez

YOGA saioak doan Bruno Ibañezekin

Lekua: SF34 KOOP espazioan (San Frantzisko – Bilbo)

Ordutegia: 08:15 – 09:15

Asteko eguna: Asteazkena

Datak: Apirilak 18 eta 25 / Maiatzak 2 – 9 – 16 – 23 eta 30 / Ekainak 6 – 13, 20 eta 27

Denontzat irekia –  lekua osatu arte

Harrobia Plaza, 4 (San Frantzisko – Bilbo)

Bruno-ren egonaldi esperimentalaren barnean aurrera egiten jarraitzeko, teknika berriak eta metodologiak diseinatzen eta bilatzen, pertsonen eta komunitateen oreka mentala eta fisikoa hobetzeko.

Ikerketa, gogoeta, diagnostikoa, esperimentazioa, akzioa/eragina, erreprodukzio(ugalketa)/zaintza jardueretatik.

RESIDENCIAS Wikitoki EGONALDIAK

Antolatzailea: Wikitoki

+ info: wikitoki.org

Wikitokik 2 egonalditarako deialdia zabaldu du (Esperimentala/librea eta Tematikoa/zehaztua):

Proiektuen garapenerako honakoa eskaintzen dugu: lan-espazioa, ordainsariak eta materialak estaltzeko ordainketa. Baita proiektuetarako laguntza/koordinazio zerbitzua.

Deialdiak maiatzaren 2an ireki eta maiatzaren 31n itxiko dira.

Eta zuk, ze trikimailu dituzu bizitza erdigunean kokatzeko?

Antolatzailea: ColaBoraBora

sostevidabilidad.colaborabora.org

Maiatzaren 3tik 10era

“BIZIraunkortasuna: trikimailuak eta irtenbideak bizitza erdigunean jartzen duen ekintzailetzarako”. Kosormen laborategi hau gune informala eta irekia da, eta ideiak ekartzera, kuxkuxeatzera, hitz egitera edo bizipenak partekatzera etorri nahi duten guztientzat irekita dago.

 

KULTURSISTEMA tresna ezagutu ezazu

Antolatzailea: KARRASKAN

https://teh85.zawp.org/programme/

Maiatzak 25 / 14:30h-16:30h / ZAWP

KULTURSISTEMAk matrize bat (edo matrize multzo bat) proposatzen du; kategorizazio-matrize bat lurralde baten kultur eta sormen ekosistemen interpretazioa, diagnostikoa eta mapaketa egiteko. Lantegi hau kultur eta sormen agenteei zuzenduta dago, Administrazio Publikoko teknikariei eta policy makersei, eta azkenik, kultur aholkulariei. Tresna aurkeztuko dugu eta auto-diagnosirako lantegi praktiko bat egingo dugu.

 

 

“Patioa denona da” liburuaren argitalpena

Antolatzailea: TIPI

http://wearetipi.co/public/docs/patioa_denona_da.pdf

Elkartokiren esparruan argitaratu dugun liburua. Elkartoki, eskolako patioetan garatzen den programa esperimentala da. Dinamika eta harreman komunitarioak hobetzen laguntzen duten prototipo eta interbentzioen bitartez, eskoletako patio espazioak eraldatzea proposatzen du.

 

 

 

Gizartea eta pertsonak: administrazioa berriz hausnartzeko gakoak

Antolatzailea: Q-epea

www.qepea.eus/congreso2018/

Maiatzaren 24 eta 25ean Bizkaia Aretoan, BilboAdministrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VII. Biltzarra – Q-epea: edizio honetan gizartea / pertsonak binominoa jorratuko da, hauen parte-hartzearekin: Tanja Aitamurto, Amalio Rey, Inma Shara edo Raúl Oliván. Wikitoki ere izango da bertan; plangintza estrategikoari buruzko lantegi-prototipoa antolatuko dugu, gure host Ziortza Etxaberen eta ColaBoraBorako Ricardo Antonen eskutik.

 

Aurkezpena: “Glosategi Ezinezkoa”

Antolatzailea: hablarenarte

www.hablarenarte.com/es/proyecto/id/capp-glosario-imposible-ed2-2018  

Maiatzaren 9an, asteazkena, 19:30ean ANTI-liburudendan, Bilbo

hablarenarte plataformako lagunak Bilbora datoz euren “Glosategi Ezinezkoa” aurkeztera. Azken hori argitalpen-bilduma bat, beraien CAPP proiektuaren esparruan sortutakoa, eta elkarlsorkuntza jorratzen du testuinguru sozial eta komunitarioetan. Argitalpenean honako terminoak aurkituko dituzue: agenteak, autonomia, egiletza, testuingurua, elkarlana, artelana, itzulera, porrota, konfiantza eta erakundea. Azken bi horiei buruzko elkarrizketa egin diete gure kide Saioa Olmori eta ColaBoraBorari.

DINAMO #5- Tirabirak eta tresnak eraikuntza kolektibo(an)(rako)

Antolatzailea: hablarenarte eta ColaBoraBora

http://www.hablarenarte.com/convocatorias/convocatoria/dinamo-5-fricciones-y-herramientas-de-para-las-construccion-colectiva/

Centre el Carme (Valentzia), 2018ko maiatzaren 17a eta 18a

Kultur bitartekaritza aztertzeko, horren inguruan hausnartzeko eta ikasteko topaketa da. Helburua partehartzaileen proiektuak eraldatzea da, euren bizipen eta ezagutzetatik abiatuz eta GESTO-LEER metodologia erabiliz.
Deialdia hauei zuzenduta dago: proiektu propioak dituzten agente independenteei eta bere proiektuak Valentziako Erkidegoan garatzen dituzten bitartekaritzan espezializatutako erakunde publikoetako teknikariei.

Izena emateko epea: 2018/05/03

Zapalduaren Antzerkia

Antolatzailea: IIFACE Instituto Internacional de Facilitación y Cambio

Izena emateko
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScgiQdkl_vfAZ8eOsV14bxWwQpUYb5fSB526xpAeYbRHIXS8Q/viewform?usp=send_form
Zalantzetarako tofacilitacion@gmail.com

Antzerkia politika gisa, artea gure errealitateaz galdetzeko erabili nahi dugun hizkera da: distantziarekin jolastea, egoerak aztertzeko; hubiltasunarekin, elkar ezagutzeko; elkarrizketa piztea, nahi dugun etorkizuna sortzeko: antzerkia gizartearen eraldaketa entseatzeko plataforma gisa.

Ludantia, Arkitenteri buruzko mintegia Arkitektura eta Haurtzaroari buruzko Nazioarteko 1. Bienalan

http://ludantia.wixsite.com/bienal-internacional

Maiatzak 12. Pontevedra

Arkitektura eta Haurtzaroari buruzko Nazioarteko 1. Bienalak Arkitente proiektuari buruzko mintegi bat ematera gonbidatu gaitu. Ikastetxeen eta aisialdiko eskolen bitartez umeak arkitekturara hurbiltzeko plataforma da Arkitente.

 

Elkarlan Saria jaso du Bilbao Data Lab-ek

Antolatzailea: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza.

http://opendata.euskadi.eus/comunidad-open-data/-/2018/bilbao-data-lab-premiado-en-los-premios-elkarlan-por-su-labor-en-el-fomento-de-la-cultura-open-data/

Euskadiko Artxibo Historikoa. C/ María Díaz de Haro, 3. Bilbo.


Elkarlan Sarien helburu nagusia hauxe da: gizarte zibilak herritarren ahalduntzea bultzatzen duten esperientzia berritzaileak abian jar ditzan sustatzea, eta horiek saritzea. Bilbao Data Labek saria jaso du open data kultura sustatzeko egindako lanagatik.

Wikitoki Maiatza 2018

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *