Wikitoki-ko erabiltzaileen artean Euskararen erabilera sustatzea da proiektuaren helburunagusia, beraz bertan elkartzen diren pertsonen arteko harremanak era natural batean euskerarantz bideratzea da hemen Mikelek bilatzen duena.

Gaur egun egungo harremanak gero eta modu online-ago batean jorratzen direla ikusita (sare sozial eta mezularitza mugiko bide), Mikelek proposatzen digu, mundu hau euskeraz ze landu daitekeen aztertzea.

Teknologia berri hauek dagoenez gure artean dugun harremantzeko modua eraldatu dute, eta aldi berean hizkuntza bera ere; Emoji bitarteko hizkuntza, GIF formatuko irudiak, Sticker mezuak eta MEMEen kultura dagoeneko egunerokotasunean normalki erabiltzen ditugun tresnak dira.

Wikitoki-ri planteatzen dion proiektuak horri egiten dio koxk! Interneten biraka dagoen material guzti horri biratxo bat emanez Euskera gure hizkunta bertan atxikitzea eta bilduma txiki bat eginez hau landu eta naturaltasunez gure eguneroko tresna bat bilakatzea.

Gaur arte, eta badela urte batzuk planteamendu berdinarekin, Bergarako hiru lagunek Ttunttun Brigade taldea osatu zuten (Euzko pop/eletronika musika taldea).

Euskaraz horrelako talderik egon ezean taldekideek egiteko motibazioaz hasi zuten orain dela urte bi beraien ibilbidea, Euskal herriak trap musika nahizuenez, hauxe bera euskaraz kontsumitzeko aukera eman zuten. Gaur egunerarte DIY filosofía berdinarekin jarraitzen duen taldea. Euskarazko kalitatezko materiala sortzen, bai musika aldetik eta baita ere ikus-entzunezko materiala kaleratzen ere. Bi urte hauetan,  taldeak, hainbat kolaborazio egin dituzte herrialdeko beste talde batzuekin eta baita Elhuyar hiztegiarekin. Parte hartu duten azkeneko proiektua Bergarako Zibergara elkartearekin izan da. Proiektu honetan Telegram izeneko software libreko mezularitza aplikaziorako sticker bilduma bat sortu zuten euskarazko esamoldeekin. Eta honelako zerbait da proposatzen duena MIkelek Wikitoki gunean lantzeko.

Irudi, Meme, Gif, glosategi, …  hau da, bilduma bat sortzea Wikitoker-ek eguneroko lanean erabiltzen ditugun hitz, esamoldeekin proiektura egokitua eta aldi berean euskarari bultzadatxo bat emanez.

Wikitoki-n Mikelek euskeraren normalkuntza landuko du lan espaziotik hasita, teknologia libreen erabilpena sustatzen eta ikuz lengoaia lantzen,…

Erabiltzeko momentuan Euskarazko aukera izatea!!!

Wikitoki-ren Euskara Egonaldiaren proposamenaren irabazlea: Mikel Aginagalde – Esperimentazio aldia: 2018ko otsailatik – ekainararte

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *