Kaixo Wkitokiko lagunak,

Datorren asteartean, Martxoaren 21, 19,30etan KALERA erakusketaren aurkezpena egingo da Sarean-en (Mariaren Bihotza plazan).

2016/2017rako Wikitoki-k antolatutako Espazio Publiko Egonaldiaren emaitza da, hiri-errelatograma formatuan egindakoa. Lekukotasun indibidualen bidez, auzoko memoria kolektiboa ehuntzen saiatzea da proiektuaren ideia. Honen emaitza erretratuek eta istorioek konposatutako horma-irudia da eta esperientzia honetatik eratoritako ondorioak ere baditu.

Errelatogramaz gain, erakusketak prozesu guztia erakustea bilatzen du, zirriborroak, argazkiak sartu eta parte hartu duten pertsonak gonbidatuz. Gainera jarduera ludiko txikia proposatuko da aurkezpenera doazen pertsonek bere burua kontatzeko aeta marrazteko aukera izan dezaten.

Erakusketak Apirilaren 10etik Martxoaren 21era iraungo du (gogora ezazue astelehenetan Sarean-en atseden eguna dela) eta auzoko espazio publikoko “okupatzaileak” hobeto ezagutzeko interesa duela eta jadanik existitzen den Wikitoki eta Sarean-en arteko lotura gehiago nabarmentzea.

Guztiak etortzera animatzen zaituztegu!

Espazio Publiko Egonaldiaren erakusketa Sarean-en

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *