Catalogo_dibujos

Maiatzak 26, Osteguna. 17:00etatik 20:00etara
Harrobi plaza 5- 2º  48003 Bilbo

Tita batean Wikitokik bi urte bete ditu!!
Oraindik ez dugu inaugurazio ofizialik egin baina egiteko epea pasatu dela uste dugu, askok ezagutzen gaituzuelako dagoeneko, aurrera eraman ditugun ekimen ezberdinetan parte hartu duzuelako.

Proposatu nahi duguna, ordea, ate irekien egun bat da. Ko-Laborategi honi buruz informazioa ailegatu bazaizu baina oraindik ez bazara hemendik pasatu hau izan daiteke egun aproposa Wikitoki ezagutzeko!
Elkartzeko eguna eta Wikitokiri buruz hamaika gauza kontatzeko eguna izango da: antolaketa modua, bertan parte hartzen dugun pertsona eta eragileak, norbanako proiektuak, kolektiboak…

Wikitoki bere giza liburutegiaren ateak irekiko ditu. Hirigintza pedagogiak, jasangarritasuna, gizarte berrikuntza, mediazio kulturala, ekonomia feministak eta beste ekonomia alternatibak, talde prozesuak, zaintzen kudeaketa… aurrera eramaten ditugun ekimenen lan eremu ezberdin batzuk dira. Liburutegi honetan, liburuak ordez, pertsonak topatuko dituzu, gaien inguruan hitz egiteko eta garagardo bat hartzeko aukera izanik. Edo lekua bisitatzera eta bueltatxo bat ematera etor zaitezke bakarrik ! Egun honetan aurkituko dituzun proiektuetako katalogoa kontsulta dezakezu.

Ate irekien saio honetan bisitak zainduko ditugu eta elkarlan laborategi honen nortzuk, zer eta nola azalduko ditugu.

IZENA EMAN!

Etortzekotan izena eman imprimaki honen bitartez. Ezin baduzu etorri baina Wikitokiri buruzko berri gehiago jaso nahi badituzu, esaiguzu.

ZATOZ!

Bai, baina… ¿Wikitoki zer da? Ikusi gure bideoa!

(Azpitituluak euskaraz ala gazteleraz ikusteko aukera daukazu)

Wikitokiko giza liburutegia: aurrera! sartu deitu gabe

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *