cek-virwiaawkmm.jpg-large

Maiatzak 11 eta 15 arteko astean Civican -en Green&Play, “Umeentzako arkitektura eta jasangarritasun hezkuntza”ri buruzko I. Jardunaldiak burutuko dira, Sinergia Sostenible elkarteak antolatuta, Nafarroako Kutxa Fundazioa-ren laguntzarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren babesarekin.

Antolatutako jardunaldi hauek publiko guztientzako jarduera batzuk izango dituzte, umeentzako tailerrak, ume eta hiri pedagogiari buruzko proiektuen erakusketa ibiltaria eta txikienentzako arkitektura liburuen gidaren aurkezpena.

Elkartoki eta Arkitente, biak WikiToki-n proiektu egoiliarrak, “Arkitektura eta jasangarritasun hezkuntza umeentzat” izeneko erakusketaren ekoizpenean kolaboratu dute, Sinergia Sostenible-k antolatutako jardunaldi hauen barruan azaltzen dena.

Elkartoki eskolako patioen markoan garatzeko programa esperimentala da, dinamika eta harreman komunitarioak hobetu nahi dituzten prototipo eta interbentzio artistikoen bitartez espazioa eraldatzea proposatzen duena eta Ttipi Studio-k gidatua.

Arkitente arkitektura eta hiriarekiko interesa eskoletara hurbildu nahi duen web didaktiko formatuko programa da, Zaramari-k zuzentzen duena eta urbanbat hiri pedagogia proiektu barruan dagoena.

“Arkitektura eta jasangarritasun hezkuntza umeentzat” izeneko erakusketa, 2014eko Maiatzean ospatutako Playgrounds “Ume eta gazteentzako arkitektura hezkuntza I. Topaketa Espainian” topaketaren harira sortu da. Topaketa honetan arkitektura eta hezkuntza arloetan lan egiten duten 50 elkarte baino gehiagoren artean harremanak eta elkartrukeak sortu ziren.

Era berean, Arkitente programa gonbidatua izan da jardunaldien barruko “Pedagogian berritzen hiri ekologiaren bidez” mahai-inguruan partehartzera, Sinergia Sostenible eta StepienyBarno-ko Lorenzo Barnorekin batera.

Green&Play “Umeentzako arkitektura eta jasangarritasun hezkuntza”ri buruzko I. Jardunaldiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *