Ekintzaren informazioa
Zer: Lantegia: In and Out Batzarren kudeaketa eta antolakuntzarako nahiz harremanetarako eredu berritzaileak
Lekua: Adaka. Santa Maria, 1- 1. 48920 Portugalete
Ordua: 17:00
Hasiera data: 07/Jun/2017
Ekintza mota:
Antolatzailea: Portugaleteko Udala

Gure elkartea jardunbide kolaboratzaileen laborategia da. Lantzen ditugun arloak ondoko hauek dira: kultura-ekintza, gizarte-berrikuntza, garapen komunitarioa eta ekonomia banatua. Bilboko San Frantzisko auzoan dugun gunean harremanetarako era berritzaileak esperimentatzen ditugu. Halaber, diziplina eta esparru askotariko elkarsorkuntza bultzatzen dugu. Horren harira, nahi dugu uztardura hori hainbat mailatan izatea, esate baterako, profesionalen eta amateurren artean edota gizarte zibilaren eta eragile publiko nahiz pribatuen artean.

Elkartea komunitate bat da, jardunbide irekikoa (fisikoa eta digitala), hain zuzen ere. Alta, beste komunitate, ekimen eta programa batzuekin harremanak ditu. Harremanok inguruko nahiz nazioarteko sareekin ditu betiere parte-hartze aktiboa duelarik.

 
Deskribapena
Wikitoki elkarteak badakar berekin entitate barruan nahiz entitatetik kanpo esperimentazio-maila altua (mikro eskala) kudeaketarako, antolakuntzarako eta harremanetarako ereduei dagokienez. Ondorioz, ohiko antolakuntza-eta ekoizpen-kodeetan berrikuntzak egiteko beharra ikusten du. Hortaz, elkartea sortu zenetik hiru urte igarota, Kodea ireki nahi du beste elkarte batzuek kode horiek erabiltzeko modua izan dezaten.

 
Helburua
Wikitoki elkarteak antolakuntzarako, kudeaketarako eta harremanetarako (elkarte barruan nahiz kanpoan) ereduaren zehaztasunak/ protokoloak erakusteaz gain, partekatu ere egin nahi ditu. Horiek horrela, aukera izango du beste elkarte batzuetan partzialki edo osorik erabil daitezkeen balioesteko.

 
Metodologia
Kodea ireki: elkartearen barruko antolakuntza, barneko kudeaketa eta beste erakunde eta eragile batzuekiko harremanak erakustea.

Kodea partekatu: parte hartzen duten beste erakunde eta elkarte batzuei aplikatzeko moduko alderdiak balioetsi egingo dira.
Edukiak
In_ Antolakuntzari eta barneko kudeaketari begirako eredua

Lan-taldeak, bazkideen konpromisoak eta eskubideak, batzarren dinamizazioa, denboraren bankua, baliabideen banaketa.

Out_Harremanetarako/kolaborazioetarako eredu berritzailea

Bai erakundeekin bai beste elkarte batzuekin harremanak egiteko eredua

 
Baldintzak
Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

Doako inskripzioa gratuita. Sartu esteka honetan

Lantegia: In and Out Batzarren kudeaketa eta antolakuntzarako nahiz harremanetarako eredu berritzaileak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *