Ekintzaren informazioa
Zer: Eta zu…zertan zabiltza?
Lekua: Wikitoki
Ordua: 19:00
Hasiera data: 18/Apr/2018
Ekintza mota:
Antolatzailea:

Aurten beste ikerlari eta aktibatzaile urbanoekin hurrengo Urbanbat festibalaren marko kontzeptuala eta gidalerro programatikoak lantzeko aurretiko fase bat zabaldu dugu. Egonaldi txiki honen bidez beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko digu, festibala zentratuko den erronka urbano garaikideen eztabaida elkarbanatu eta hedatuz. Horretarako egunotan 3 gonbidatu bulegoan izango ditugula aprobetxatu nahi dugu beraien lana saio ireki baten erakutsi dezaten. Ikasketaz, 3 arkitekto/a dira, baina beraien lana ikerketa, hezkuntza, komisariotza, kultura eta parte-hartze prozesuei lotuta dago.

Ula Iruretagoiena

Ula arkitekto, hirigile eta UPV-EHU-ko Arkitektura eskolako irakaslea da. Ibon Salaberriarekin komisariotza lana burutzen dabil Tabakalera-Donostiako “Hiria eta bestelako politikak”-an. Proiektu honek gobernuen akzio-estrategia eta publiko kontrolaren politiken zalantza jartze jarraikorra ahalbidetzen du, hiria eta lurraldearen dimentsio eta eskumen politikoa azpimarratuz. Ohiko hiri plangintzaren eredu alternatiben bilaketan dihardu, gure hiriak eta lurraldea ekosistema eraginkor bilakatu daitezen. Bere proposamen arkitektonikoek bizimoduen berrikuspenean eragina izan nahi dute. Doktore tesia garatzen ari da eta errealitate aldakor nahiz ezegonkorraren aurrean pentsamendu arkitektonikoak behar dituen parametro operatibo berriak ikertzen, “espazio indeterminatua” gogoeta ildoa izanik.

Ethel Baraona Pohl

Ethel arkitekto, editore, kritikari eta komisarioa da. Cesar Reyes-ekin dpr-barcelona elkar-fundatu zuen, Bartzelonako ikerkuntza estudioa eta editorial independentea, 2011-2016 urteetan Quaderns d’arquitectura i urbanisme-en argitaratzailea eta Volume aldizkariko argitaratze-kontseiluko kidea da. Bere lanak arkitektura liburu eta aldizkaritan aurkitu daitezke, esaterako Open Source Architecture (Thames and Hudson, 2015), The Form of Form (Lars Muller, 2016), Together! The New Architecture of the Collective (Ruby Press, 2017), Architecture is All Over (Columbia Books of Architecture, 2017), Inéditos 2017 (La Casa Encendida, 2017), Harvard Design Magazine, besteak beste. 2012an Istanbuleko Lehen Diseinu Bienalean “Adhocracy” -ren erakusketa-koordinatzailea izan zen. 2013-2014an Think Space zikloan “Money”-ren komisarioa izan da, Cesar Reyes-ekin. 2015an Onassi Cultural Center-en “Adhocrazy ATHENS” erakusketaren komisarioa, Cesar Reyes eta Pelin Tan-ekin. Erakusketa honek “Premio ADI Cultura 2016” saria jaso du. Bestetik, Foros 2017-ko zuzendaria da, UIC Barcelona School of Archicture-ko konferentzia multzoa. 2016tik dpr-barcelona Future Architecture plataformako kide da, arkitektura bultzatzen duten museo, jaialdi eta erakundeekin osatutako pan-europako lehen plataforma.

Juan López-Aranguren

Juan Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen eta irabazi-asmorik gabeko Basurama erakundearen sortzailetako bat da, 16 urte baino gehiago lanean aritu da mundu guztiko komunitateak aktibatuz Autobarrios, Imaginar Patio, Residuos Urbanos Sólidos edo In Love We Trash bezalako proiektuekin. Egun “Imagina Madrid” koordinatzen du, Intermediae-ren programa bat eta Madrilgo Udaleko Kultura eta Kirol sailak bultzatua, abandonatutako espazioen esplorazioan zentratzen da non artea eta kultura komunitateen aktibazio erreminta diren.

Eta zu…zertan zabiltza?

Informazio gehigarria

Links con información relacionada

+ info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *