Ekintzaren informazioa
Zer: dibujatolrato
Lekua: Wikitoki
Ordua: 18.30
Ekintza mota:
Antolatzailea: dibujatolrato
Parteartzaileak: 15-20 inguru

Resumen de la actividad

dibujatolrato_unamuno_

Nortzuk gara

Taldea emakume eta gizonez osatua dago; ikasketa, lan eta bizipen desberdinekoak, baina hizkuntza komun bat dugu: marrazketa. Juntadizo bakoitzean elkartzen garen pertsonen kopurua ezberdina da, jendearen aukeren araberakoa. Hala ere, normalean, 15 bat pertsona izaten gara, eta handitzen doan kopurua da, marrazteko gogoa duen edonori ateak parez pare zabaltzen baitizkiogu. Anima zaitez gurekin marraztera!

Lan egiteko era

Wikitoki (5 Harrobiko Plaza, 2. Bilbo) taldeko egoitza gisa hartu dugu eta juntadizoak bertatik irten ohi dira San Frantziskoko auzora eta inguruetara. Talde parte hartzailea gara eta era aktibo batean hartzen ditugu erabakiak: lan egiteko erak, taldearen garapenaren ingurukoak eta abar.

Noiz: astelehenero 18:30etik 20:30era (urtaroaren arabera hitzordua aldatu egin ohi da).

Non elkartzen gara: astelehenero leku desberdin batean (auzoarekin hurbiltasuna bilatuz) elkartzen gara marrazteko. Eguraldi txarra badago, bigarren aukera aterperen bat izaten da. Hilabete bakoitzaren azkeneko astelehenean, datorren hilabeteko juntadizoak erabaki eta webaren bitartez jakinarazten ditugu.

Itxiera eta lana partekatzea: saioa bukatzerakoan, marraztutako pliegoak elkarrekin ikusten ditugu. Iritziak, gogoetak edo emaitzen gaineko galderak trukatzen ditugu gure artean. Marraztutakoaren eta bizipenaren inguruko ariketa kritiko eta estimulatzailea izaten da.

Gure pliegoak, guk geuk egiten ditugu. Talde lanean, papera moztu, tolestu eta akordeoi itxura ematen diegu. Noizean behin elkartzen gara lan horiek egitera, horrela juntadizoetarako pliego faltarik ez dela egongo bermatuz. Edozein pertsonak hartu ahal du parte “pliego lanetan”.

Pliegoaren KITa*:

  • Estalki zurrunak
    Karpeta funtzioa egiteaz gain, pliego orria gainean jarrita marraztu daiteke.
  • Juntadizo bakoitzeko pliego bana
    Bakoitzak 4 pliego jasotzen ditu hilabetearen amaieran
  • Materialak
    Pertsona bakoitzak bere materiala ekartzen du juntadizora.
  • Akordeoia erako pliegoa
    Pala bakoitzean marrazteko aukera ematen du edo pliegoa guztiz zabalduz, panoramikak sortzeko aukera.

*Pliegoak (hilabetero 4) eta tapa zurrunak nahi izanez gero, elkarrekin daukagun botean 10 € jarri behar dira.

Activity announcement

18807_10153189150859487_930292674658099387_n

Ekimen hau, beste hainbat lekutan bezala, taldeka marrazteko jarduerak gauzatzeko jaio da. 2014an, Wikitoki-ren (lankidetza-praktiketako eta ko-sorrerako espazio esperimentala) sostengu logistikoarekin, Bea eta Josuneren ekimenez lehenengo juntadizoak hasi ziren. Jarduera hauen xedea, ez da elkarrekin marrazketa ariketa bat egitea soilik, juntadizoek, La Vieja, San Francisco eta Zabala auzoetako balioa ere azpimarratu nahi dute.

dibujatolrato

Extended information

Links con información relacionada

www.dibujatolrato.com
Jarraitu gure facebook

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *